Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

PRIBATUTASUN POLITIKA

AZKEN EGUNERATZEA: 2019KO EKAINAK 11

Pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez babesteko 2016ko apirilaren 27ko EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/676 ERREGELAMENDUA (EB) (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO), 95/46/EB Zuzentaraua indargabetzen duena) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (DPBEDBLO) eta hori garatzeko araudia kontuan hartuta, jakinarazten dizugu erantsitako check boxa onartzean berariazko baimena ematen duzula zure datu pertsonalak (irudiaren eta ahotsaren gainekoak barne) fitxategi batean sartu eta modu guztiz konfidentzialean tratatzeko. Fitxategi horren arduraduna VITORIA-GASTEIZ FESTIVAL, AIE (aurrerantzean, “konpainia”; IFZ: V-01. 574. 979; helbidea: Gasteiz (Araba), Posta kalea, 17, 3., 01004 PK) da, eta zure datuak xede hauekin tratatuko ditu: AZKENA ROCK FESTIVALen (aurrerantzean, “ekitaldia”) zure parte hartzea eta/edo bertaratzea kudeatzeko, ekitaldiarekin erlazionatutako esperientzia hobetu eta optimizatzearren profilak segmentatzeko, eta konpainiak eta LAST TOUR taldeko gainerako enpresek eskainitako beste produktu eta zerbitzu batzuen berri emateko.

Zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duten oinarri juridikoak hauek dira:

  • Kontratu bat eta/edo merkataritza harreman bat betetzea.
  • PRIBATUTASUN POLITIKA hau onartu eta dagokion inprimakia guri bidaltzean berariaz, libreki eta zalantzarik gabe ematen diguzun baimen informatua.
  • Konpainiak nahitaez bete behar dituen legezko obligazioak.
  • Hainbat arrazoirekin (segurtasuna, gure produktuen eta zerbitzuen hobekuntza, eta informazio eskarien, erreklamazioen eta iruzurraren kudeaketa) erlazionatutako interes legitimoa.

Eskatzen dizkizugun datuak egokiak, bidezkoak eta guztiz beharrezkoak dira deskribatu diren xedeetarako. Baimena noiznahi atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez du inolako eraginik izango baimena indarrean zegoen bitartean egindako tratamenduaren legezkotasunean. Ematen diguzun informazio guztia benetakoa, zehatza eta egiazkoa dela bermatzen diguzu, eta agintzen duzu zure datuak eguneratuta mantenduko dituzula, uneoro zure benetako egoeraren isla izan daitezen; era berean, gezurrezkoak edo okerrak diren adierazpen guztien ardura zurea izango da, bai eta horrek eragin ditzakeen kalteena ere.

Datuak gordeko ditugu zurekin dugun kontratu bidezko harremanak edo merkataritza harremanak irauten duen bitartean, edo datuak ezabatu, ezeztatu eta/edo haien tratamendua mugatzeko eskubidea gauzatzen ez duzun bitartean; datuak gorde ditzakegun epealdia amaitzen denean, konpainiak ezabatu, suntsitu, blokeatu edo pseudonimizatu egingo ditu zure datu pertsonalak. Datuak blokeatuz gero, zure informazioa mantendu egingo da, erreklamazioak egiteko beharrezkoa izan daitekeen bitartean, edo, datuen tratamenduarekin erlazionatuta erantzukizun judizialak, legezkoak edo kontratuzkoak egon daitezkeenean eta erantzukizun horiek kudeatzeko datuak berreskuratu behar direnean; nolanahi ere, blokeatuta mantentzen den informazioari ez zaio inolako erabilerarik eta tratamendurik emango.

DATUAK LAGATZEA:
Zure datuak LAST TOUR taldeko sozietate hauei laga diezazkiekegu, lehen aipatu ditugun zerbitzuak behar bezala kudeatzeko eta aurrerantzean beste produktu eta zerbitzu batzuen berri emateko:

  • LAST TOUR CONCERTS, SL.
  • LAST TOUR taldeko beste edozein entitate, eta/edo aurrekoetako bat ordezkatzen duen entitate oro.

Era berean, erabiltzaileei jakinarazten diegu haien datuak THE ROCKET SCIENCE GROUP, LLC merkataritza konpainiari ere lagako zaizkiola, baina soilik newsletter zerbitzua eskaintzeko mailchimp bidez.

Kreditu txartelarekin ordaintzen baduzu, datuak kodifikatu eta gure ordainketa bazkideei transferituko dizkiegu. Zure datu pertsonalak LAST TOUR taldearen barruan bakarrik erabiliko dira, eta ez dizkiegu beste konpainia eta entitate batzuei lagako hemen adierazitakoez gain.

Azkenik, zure curriculum vitaea bidaltzen badiguzu lana eskatzeko, konpainiaren titulartasuneko fitxategi batean sartuko dugu. Fitxategi horren xedea da langileak hautatzea, eta, zure kabuz informazio hori bidaltzen badiguzu berariazko baimena emango diguzu etorkizunean zure datuak langileak hautatzeko edo kontratatzeko prozesuetan erabiltzeko. Gainera, datu horiek LAST TOUR CONCERTS, SL eta BALKBONE TOUR, SL konpainiei laga diezazkiekegu, xede berarekin.

ESKUBIDEAK GAUZATZEA:

Datuetara sartu, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, ezeztatu edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko dituzu, bai eta datuak eramateko eskubidea ere, helbide honetan: Posta kalea, 17, 3., 01004 PK – Gasteiz. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea izango duzu. Datuak babesteko legedian aurreikusita dauden eskubide horiek guztiak euskaraz, gaztelaniaz ala ingelesez gauzatu ditzakezu.

SEGURTASUN NEURRIAK:

Zure datu pertsonalak seguru mantentzearren, jakinarazten dizugu konpainiak maila teknikoko eta antolakuntzako neurriak hartu dituela ematen dizkiguzun datu pertsonalen segurtasun informatikoa bermatzeko; honako hauek, besteak beste:

  • Datu pertsonalen pseudonimizazioa eta zifratzea, hala dagokionean.
  • Tratamendu sistemen eta zerbitzuen isilekotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia etengabe bermatzeko gaitasuna.
  • Datu pertsonalen eskuragarritasuna eta haietarako sarrera bizkor lehengoratzeko gaitasuna, gorabehera fisikoak edo teknikoak gertatuz gero.
  • Neurri teknikoen eta antolakuntzakoen eraginkortasuna erregularki egiaztatzeko, ebaluatzeko eta balioesteko prozesu bat, tratamenduaren segurtasuna bermatzearren.