Arabak txoko liluragarriak ditu; arnasa sakon hartu, begiak itxi eta burua eta bihotza zabaltzekoak… Hori dela eta, Araba ezagutzeko modurik onena galtzea da. Gatzaren haranean sartu, natura harrigarriaz gozatu oinez edo bizikletaz, museo bitxiak eta ondare aberatsa ikusi edo munduko ardorik hoberenetakoak dastatu ehunka urte dituzten upategietan, besteak beste. Informazio gehiagorako, sartu zaitezte gure webgunean, liburuxkak deskargatzeko atal bat baitaukagu.