Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

escultura hierba vitoria-gasteiz

Andramari Zuriaren plaza

Plaza de la Virgen Blanca en Vitoria-Gasteiz

Gasteizko bisitak Andre Maria Zuriaren plazatik hasi behar dira, hiriko topagune nagusia baita. Alde Zaharraren eta Zabalgunearen artean dagoen plaza hau, etxe zuriz inguratua eta 1813ko Gasteizko Guduaren oroimenezko monumentua erdian duena, jaialdiaren protagonistetako bat da, Azkena Rock Festival jaialdiaren egun bakoitzeko eguerdietan ematen diren kontzertuengatik.

Pintxoak Alde Zaharrean

Pintxos en el Casco Viejo de Vitoria-Gasteiz

Almendra itxurako alde zaharra Monumentu Multzo izendatu zuten duela 20 urte baino gehiago eta Erdi Aroko trazatua gorde du kale berrietan. San Frantzisko aldapatik Aiztogile kalera iritsiko gara berehala, hiriaren arteria nagusienetako batera, Gasteizko pintxo eta poteez gozatu ahal izateko, eta gero Pintore eta Zapatari kaleetara igaro. Eskaintza amaigabea da, beraz, hobe gidari bat hartu eta pintxo ederrez betetako horrenbeste tabernarekin ez erotzea: HONAKO HAU paregabea da.

Gastronomia

Plato gastronómico carne

Penintsula osoko patata-tortillarik onena Gasteizen egiten dela esaten da, Sagartoki jatetxean; Espainiako pintxo eta tapa tabernarik hoberenaren saria ere badu eta Espainiako taparik hoberenarena ere bai ‘Arrautza-pintxoagatik’. Zerbait tradizionalagoa nahi izanez gero, txuleta zoragarria jan dezakezu XV. mendeko El Portalón jatetxean; jaialdian parte hartu duten artista askoren luxua ere horixe izaten da. Hemen daukazu jatetxeen gida.

Santa Maria katedrala

Catedral de Santa Maria en Vitoria-Gasteiz

Ken Follet idazlea katedrala ikustera etorri zenean, harrituta geratu zen eta Los Pilares de la Tierra lanaren jarraipena egiteko inspirazio-iturri izango zuela erabaki zuen. Hiriak, eskerrak emateko, bere eskultura bat jarri zuen katedralearen ondoan. Gainera, UNESCOk Gizateriaren hondare izendatutako tenplu hau gehiagoren inspirazio-iturri izan da: Saramago, Paulo Coelho, Toti Martínez de Lezea eta beste zenbait egilek eskaini dizkiote lerroak ‘Katedral Zaharrari’, bertakoek esaten dioten bezala. Gainera, interesgarria da Irekita eta obretan programa ere; ikustaldi gidatuak antolatzen dira eta arauzko kaskoa buruan jarri eta eraikinaren sekretu guztien berri izango duzu.

Museoak

Artium, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo

Aiztogile kaleko 54. zenbakian dago Bibat. Museo multzo honetan Naipeen Fournier Museoa eta Arkeologia Museoa daude. Fournier Museoa Bendaña jauregi errenazentistan dago eta Arkeologiakoa Patxin Manganok diseinatutako eraikin moderno batean. Hiriaren erreferentzia bihurtu da, zalantzarik gabe.

Baina Gasteizen museoren bat aipatu behar izanez gero, ez dugu Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa ahaztu behar, eta Alde Zaharraren alboan bertan dago. Picasso, Dalí, Miró, Tàpies eta Chillida, zinema-zikloak, kontzertuak edo olerki-emanaldiak izango dituzu museo honetan eta bertako programazioaren berri jakin nahi baduzu, hemen begira dezakezu.

Gatz Harana

Valle salado de Añana

Gasteiztik 30 km-ra, Gesaltza Añanan, 6.700 urteko historia duten eta munduan bakarra den gatz plataformek osatutako paisaia zoragarria eta paregabea aurkituko duzu. Paisaia ikusgarria da, bere kontserbazio bikainari esker. Azken Rock Festivaleko egonaldia biribiltzeko beste xarma bat.

Zure bisitan toki berezi baten historia eta arkitektura harrigarria dastatu ahal izango dituzu, bertako paisaia ezohikoa delako. Oinak eta eskuak gatzunetan bustitzeko aukera ere izango duzu, gatz-saltzaileen milaka urteko lanbidearen hondarrak ezagutzeaz gain, haietako bat bazina bezala sentitu zaitezen.

Green Capital

Paisaje árboles y estanque

Gasteiz urtero, ekaineko asteburu batean estatuko Rock ‘n Rollaren Hiriburu bihurtzen da Azkena Rock Festival jaialdiari esker. Baina ez dira rockaz bakarrik bizi festazaleak (hala ematen badu ere). Gera zaitez bi daturekin: Europako Hiriburu Berdea izan zen 2012an eta Gastronomiaren Espainiako Hiriburua 2014an.

Arabar Errioxa

Paisaje de un valle con río

Hitz egin dezagun ardoez. Ardoen eskualderik aberatsenetako batetik oso gertu gaude. Arabar Errioxan familia-upategi txikiekin hasi eta Frank Gehry arkitektoaren eraikin liluragarrira artekoak aurkituko dituzu. Mahastietan ibili ahal izango zara, herrixkak ezagutu eta, batez ere, ardoa dastatzeaz gozatu.

Parkeak

Parque con árboles

Gasteiz arrazoi batengatik izendatu zuten Hiriburu Berdea 2012an. Izendapen horrekin saritu zen hiriak ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde egindako ahaleginak eta bere Eraztun Berdeak zerikusi handia izan zuen: sei parke hiria inguratuz, 700 hektarea baso baino gehiago, aintzirak, zelaiak, hezeguneak eta ibilbideak, oinez, bizikletaz edo globoz egin ahal izateko. Salburuko parkera joan behar zara, handiena da eta oreinak ikusiko dituzu beharbada!

Erosketak

Tienda de moda y zapatos

Oinezkoentzako gunea da Posta, Dato, San Prudentzio, Foruak, Independentzia eta Diputazio kaleek osatzen duten sarea; jaialdirako maleta prestatzerakoan etxean ahaztu zaizun guztia bertan erosteko toki egokia, lasai zabiltzan bitartean. Denok ezagutzen ditugun modako askotariko denda guztiak daude. Baina artisau-dendak nahi badituzu, bohemioak eta desberdinak, Alde Zaharra da zure tokia.