Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Gertuago, ezinezkoa

ARFko kanpina Mendizabalako gunetik 100 metrora dago. Agertokira bost minutuko bidea dago. Eta prezioek ez dute aitzakiarik, hiriko gainerako ostatuekin alderatuz gero. Irtenbiderik egokiena jende praktikoarentzat.

 Erabilgarri asteazkenetik 06/14 15:00etan iganderarte 06/18 15:00etara.

Mesa de trabajo 7_def

Gasteizko eraztun berdea

Eraztun berdea joan den mendeko 90eko hamarkadaren hasieran hasi zen asmo handiko proiektu baten emaitza da. Proiektu horren helburu nagusia Gasteizko periferia lehengoratzea eta berreskuratzea da, ingurumenaren zein gizartearen ikuspegitik, hiriaren inguruan aisialdirako eremu berde handi bat sortzeko.

Kanpalekuaren arazuak

  • Kanpin-dendak gehienez ere 8 metro koadro izango dira, egokituko ditugun kaleetan jarri ahal izateko. Ez dira kanpin-denda handiagoak onartuko, ezta jaimak, aurrerapenak, etab. ere.
  • Kanpalekuko kaleak, denden banaketa… antolatzeko ardura duten langileak egongo dira. Antolakuntzak beretzat gordetzen du beraien baldintzak betetzen ez dituztenak onartzeko eskubidea edo kanpatzeko gune horretako gainerakoei eragozpenak sortzen dizkietenak onartzekoa; era berean, beretzat gordetzen du eramailearentzat edo besteentzat, nahasmenduagatik edo balizko edo itxura bateko intoxikazio egoeragatik arriskua sor dezaketenak onartzeko eskubidea, eta eramailea bera izango da beti bere ekintzen eta hirugarrenei edo gauzei eragindako kalteen arduraduna.
  • Aurreko edizio guztietan bezala, kanpalekura ezingo da ibilgailu partikularrik sartu (roulotteak, karabanak, furgonetak, autoak, motoak…). Ibilgailuak aparkalekuetan utzi beharko dira.
  • Mendian egokitutako tokitik kanpo ezin da kanpatu eta isun administratiboa jarriko da, eginez gero.
  • Gune honetara janaria eta edaria sar daitezke (jaialdiko gunera ez), baina ezin da surik egin, kanpin-gasik edo antzekorik ezin da sartu eta arren zaborrontziak erabiltzeko eskatzen zaio jendeari.