Hirukote bizkaitarrak Pop-Rock modalitateko sari nagusia irabazi du, 4.000€koa eta Bilborock aretoan kontzertua eskaintzeko aukerarekin. Horrez gain, Azkena Rock Festival saria irabazi du, eta festivalaren 2020ko edizioan jotzea ahalbidetuko die mungiaztarrei. Zarata Mondo Sonoro saria ere irabazi du hirukoteak

Mungiako Wicked Wizzard formazioak Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketako 31. edizioa irabazi du, Bilbao Hiria eta Azkena Rock Festival sariak irabaziz. Prozesuak hilabete baino gehiagoko iraupena izan du eta bertan 32 finalista egon dira leihan. Azken bederatzi finalisten lehiaren ostean, Wicked Wizzard-ek talde lokal onenaren Pop-Rock saria eskuratu zuen, 4.000 eurokoa eta Bilboko Bilborock aretoan kontzertua eskaintzeko aukera ematen diona. Horrez gain Azkena Rock Festival saria irabazi zuen ere, 2020ko edizioan jotzea eskainiko diena musikari gazteei datorren urteko ekainaren 19 eta 20an Gasteizko Mendizabala jaialdi-barrutian. Zarata Mondo Sonoro saria ere irabazi zuen, Bizkaiko talde nabarmenenari (gitarrista eta baxu-jolea).

Wicked Wizzard 2017an Mungian sortutato stoner rock banda dugu, Unai Minguezek (gitarra), Mikel Bidaurrazagak (bateria) eta Iñigo Jauregik (baxua) osatutakoa. Formazioak ibilbide nabarmena egin du eszena bizkaitarrean, La Triangun, La Nube Kafe Antzokian, El Tubon, Shake!-n edota Zawp bezalako aretoetan joz Belako edo Mother Engine bezalako taldeekin. Euren lehen diskoak, Wicked Wizzard izenekoak, 42 minutukoak eta 8 pistek osatutakoak, Black Sabbath-en protoheavy-a eta psikodelia nahasten ditu, stoner rock modernoaren oinarriekin. Abesti azpimarragarriak dira Witchstone, Sin City edo Rainy Sabbath. Lan honek hirukotearen lanik onenak biltzen ditu eta James Morganek grabatu eta ekoiztu zuen Mungiako Magic Box Música estudioan, 2018an.