Azkena Rock Festival jaialdiaren aurtengo edizioan ere izango dugu Andre Maria Zuriaren plazan izaten den eta tradizio bihurtu den doako kontzertuen programazioa; ARF jaialdiak musikarekiko duen pasioa partekatzeko modua izaten da programazio hori, musika hiriaren bihotz-bihotzeraino eramanez jaialdiaren egunetako goizetan. Jaialdia ekainaren 16, 17 eta 20an, Gasteizen ospatuko da. Hala, ostiral eta larunbatean, jaialdiaren Mendizabalako emanaldiak hasi baino lehen, Andre Maria Zurian 13:30ean hasiko da festa.

Virgen Blanca
VIRGEN BLANCA 2022 KONTZERTUAK

ALEXIS EVANS
Harrotasunez esan dezake Alexis Evans-ek bizitza osoa daramala musikaren munduan. Adingabea zelarik, International Blues Challenge lehiaketan parte hartu zuen Jumpin At The Westside taldearekin, eta 2016. urtean ekin zion bakarkako bideari energiaz beteriko “Girl Bait” abestiaren blues-arekin. 2019an “I’ve Come A Long Way” diskoa kaleratu zuen, Stax estiloko hamaika soul abestiren bilduma. Bere retro estilo peto-petoari esker, Alexis Evans-ek denboran atzera egin dezagun lortuko du Andre Maria Zuriaren plazan eskainiko duen kontzertuan.

THEO LAWRENCE AND THE POSSUMS
Larunbatean, Kim Lenzen kontzertua bertan behera geratuko da gaixotasunagatik, eta haren ordez Theo Lawrence and The Possums handia arituko da, rockabilly, country eta R&Bren Europako erakusle handienetako bat bere bandarekin batera. 2018an Homemade Lemonade diskarekin debuta zuen kantautore frantziar-kanadarrak, Andre Maria Zuriariren plazara ospakizun bat izango dela promesten duen kontzertua ekarriko dio.