ARF jaialdiaren alderik basatiena, zalantzarik gabe, Trashville da, jaialdiaren barruko aretoa; bertan, publikoaren eta agertokiaren arteko banaketa ezabatzen da eta zuzeneko gordinenak bizitzeko aukera izaten dugu, rock and rollaren kausari atxikitako bandekin. Garaje, surf eta rockabilly doinuak, izerdia eta dezibelioak biltzen dira Trashvilleren DNAn, urtetik urtera gehiago, eta, aurten, historia osoko programazio potenteenaren aurrerapenarekin dator.
The Kaisers, zuzenean ikusteko zaila den talde mitikoa, The Reverend Peyton ‘s Big Damn Band, Hola Ghost danimarkarrak edo Steel Beans fenomenoa, besteak beste.