Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

“THE POWER OF GUITARS”
LIBURUA + DVD-FILM-DOKUMENTALA, “ROCKNROLLERS"

Salmenta-puntu fisikoak:

  • Bilbao. Power Records. Villarias Kalea, 5.
  • Vitoria Gasteiz. Zuloa. Correria Kalea, 21.
  • Madrid. Escridiscos. Calle de las Navas de Tolosa, 4.

Javier Corral “Jerry” bilbotar kazetariak koordinatu du liburu hau eta hitzaurrea ere berak egin dio. 300 orri baino gehiagoko liburu honetan rockaren ehun zaletu sutsu baino gehiagoren lekukotza dago; euren kontzerturik gustukoenen bidez, Azkena Rock jaialdian izandako esperientziarik intimoenen eta unerik hoberenen berri eman digute; lan korala da, eta Jaialdiko artxiboko argazkirik esanguratsuenez beteta dago.

Ehundik gorako lankidetza horietan idazle handiak daude, kazetariak, musikariak, sustatzaileak eta zaletuak, oro har, esaterako, Jaime Gonzalo, Ignacio Juliá, Esteban Hernández, Luis Boullosa, Jesús Ordovás, José María Rey, Fermin Etxegoien, Víctor Lenore, Pablo Cabeza, Fernando Navarro, Don Disturbios, Alfred Crespo, Iñaki Esteban, Yahvé de la Cavada, Juan Santaner, Barnaby Harrod, Iñaki López, Borja Crespo, Joseba Irazoki, Hendrik Röver, Juan Cervera, Roberto Moso, El Pirata, Mariskal Romero, Fernando Pardo, Josele Santiago, José Ignacio Lapido, Elena López Aguirre, Reyes Torío, Gabi Ruiz, eta abar luze bat.

Juanma Bajo Ulloak zuzendutako “RocknRollers” film-dokumentala du.

Salneurria: 25€ + bidalketa-gastuak