Ian Astburyren taldeak ‘Sonic Temple’ joko du, bere albumik enblematikoena eta dagoeneko 30 urte bete dituena

Azkena Rock Festivalek (ekainak 21 eta 22, Vitoria-Gasteiz) bere kartela ixterakoan berriro ere argi utzi du egiazko rock & rollaren tenplua dela. The Cult taldea berriro dator eta ate handitik sartuko da, gainera. Duela bi urte arrakasta itzela izan zuen jaialdian eta oraingo honetan ‘Sonic Temple’ disko enblematikoaren 30. urtemuga ospatzeko egiten ari den biran dator. Talde legendarioaren buru Ian Astbury karismatikoa da eta Mendizabalako hau izango da europar birako lehenengo hitzordua. Melvins da ARFren talderik kuttunenetakoa eta Espainiara dator berriro hamarkada bat ere gero. Garai bateko arrakastetan eroso geratu ordez, Gasteizera datoz forma betean daudela eta garai batean Kurt Cobain eta musikaren historiako beste hainbat inspiratu zituzten mutiko haiek lehen adinako gogoz jarraitzen dutela erakusteko. Neko Case ere hemen izango da; The New Pornographers taldearekin musika mundua hankaz gora jarri ondoren bakarka hasi eta country-folk alternatiboko eta indie rockeko emakumerik nagusienetakoa da egun eta gure artean izango da. Iaz argitaratu zuen ‘Hell-On’, bakarkako bere zortzigarren albuma, bere sormena beti bezain bizirik dagoela nabari da eta axola dien gauzez hitz egiteko erabiltzen duela musika ere nabari da.

Amaitzeko, Mt. Joy ere gurekin izango da, amerikar rock garaikideko talderik oparoenetakoa izan daitekeena, eta gure herrialdean debutatuko du Espainiako erreferentziazko rock-jaialdian. Osasun arrazoien ondorioz, Unsane ez da arituko jaialdian. Arazoak gainditu eta berriro ere agertokietan laster ikusiko ditugula opa diegu. Partaide berri gehiago ere badugu, DJ sorta harrigarria, hain zuzen ere: DJ Bop Hop, Laura Preminger, DJ Señor Lobo, Cristina Sandalia, Deborah Devobot, Holy Cuervo Djs, DJ Arbis vs DJ Gautxos eta Wolf-A DJ.

AZKENA ROCK FESTIVAL
2019ko ekainak 21 eta 22
Mendizabala. Vitoria-Gasteiz

Ostirala, 21
STRAY CATS/ THE B-52S/ DEADLAND RITUAL/ BLACKBERRY SMOKE/ GLASSJAW/ THE LIVING END/ LUCERO/ INGLORIOUS/ TROPICAL FUCK STORM/ THE HILLBILLY MOON EXPLOSION/ SURFBORT/ MICKY & THE BUZZ/ GIANTE

Trashville: BLIND RAGE & VIOLENCE/ THE CHEATING HEARTS/ DOLLAR BILL & HIS ONE MAN BAND/ LOS DUQUES DE MONTERREY
DJak: DJ BOP HOP – LAURA PREMINGER – DJ SEÑOR LOBO – CRISTINA SANDALIA

Larunbata, 22
WILCO/ THE CULT ‘A SONIC TEMPLE’/ TESLA/ MELVINS/ PHILIP H. ANSELMO & THE ILLEGALS/ NEKO CASE/ CORROSION OF CONFORMITY/ MEAT PUPPETS/ MORGAN/ MT.JOY/ STARCRAWLER/ GARBAYO/ OUTGRAVITY

Trashville: LOS TORONTOS/ PUSSYCAT & THE DIRTY JOHNSONS/ THE COURETTES/ DEADBEATZ
DJak: DEBORAH DEVOBOT – HOLY CUERVO DJS – DJ ARBIS vs DJ GAUTXOS – WOLF-A DJ

Bonua: 120 €
Bonua + Kanpina: 130 €
Eguneko sarrera: 65 €
Epeka eros daiteke.
Salmenta: https://www.azkenarockfestival.com/es/tickets-festival/