• The B-52s izango da kartel-buru jada baieztatutako Wilco eta Stray Catsekin batera
  • Deadland Ritual, Corrosion of Conformity, Glassjaw, Meat Puppets… eta beste zenbaitek ere baieztatu dute
  • Jaialdiak bere egunez eguneko kartelaren berri eman du

Azkena Rock Festival rockaren alor desberdinetako ezinbesteko taldeak gehituz doa. The B-52s mitikoak izango dira kartel-buru berriak Europako beren azkenengo biran eta beren 40. urtemugan, Stray Cats eta Wilcorekin batera; duela gutxi eratutako Deadland Ritual superbanda (Black Sabbath, Guns N’ Roses edo Apocalyptica taldeetako kideekin), Panterako abeslaria, Philip H. Anselmo & The Illegals, bere garai bateko taldeko gaiak interpretatuz lehenengo aldiz; Corrosion of Conformity ‘Deliverance’ album ospetsuaren 25 urteak ospatuz; Glassjaw, gure herrialdera egingo duen hirugarren ikustaldian bi hamarkada baino gehiagoko jardueran eta Meat Puppets, jatorrizko taldearekin, Soundgarden edo Nirvana bezalako taldeetan hainbesteko eragina izan zuenarekin. Denak data esklusiboan datoz eta denek jaialdian izango direla berretsi dute. Azkena Rock Festivalek bere 18. edizioa ospatuko du Gasteizen 2019ko ekainaren 21ean eta 22an eta gaur jakinarazi du kartela nola banatuko den egunez egun; eguneko sarrerak ere jarri ditu salgai.

The B-52s, jaialdiko kartel-buru berria da eta 70eko amaieran ikusgarritasun handiena lortu zuen underground arloko taldeetako bat izan zen beren merituz eta beren musika-estilo bereziaren ondorioz; estilo horretan mota askotako musikek zuten: tokia new waveko post-punk soinuek, surfak, 1970eko popak eta mota orotako eragin retroek. Taldeak agur esan behar du eta horretarako 40. urtemuga ospatzeko bira egin behar du; ARFkoa izango da agurreko kontzertu horietako bat eta gure herrialdean hamarkada bat baino gehiagoan emango duen lehenengoa ere bai.

Lau musikari handi elkartu dira Deadland Ritual izeneko proiektua eratzeko. Geezer Butler (Black Sabbath taldeko baxularia eta sortzailea), Matt Sorum (Guns N’ Roses eta Velvet Revolver), Steve Stevens (Billy Idol eta Kings Of Chaos) eta Franky Perez (Apocalypticako abeslaria) rock munduko komunitatea hankaz gora jartzen ari dira beren aurrerapen-singlearekin. 2019an kaleratuko dute diskoa eta gurekin izango dira Espainian egingo duten emanaldi bakarrean.

Panterako abeslaria Gasteizen izango da Philip H. Anselmo & The Illegals bezala, show esklusiboa izango da, oso berezia, Panterako gai klasikoak besterik ez baititu eskainiko; talde honekin iritsi zen Anselmo metalaren inguruko nazioarteko pertsonarik eraginkorrenetakoa izatera duela ia 30 urte.

Aurten sludge, stonerra eta hegoaldeko metala jaialdian izango dira Corrosion Of Conformity amerikarrei esker; gure herrialdean emango duten kontzertu bakarra izango da ‘Deliverance’ren 25. urtemuga ospatzeko, Pepper Keenan berriro ere taldean dela.

Glassjaw da, meritu propioz, post-hardcorearen historiako talderik eragin handienetako bat eta beren ohiko egiazaletasuna eta erraietatik aritzea nabarituko ditugu ‘Material Control’ lanean ere, beren azkenengo erreferentzian; hamabost urte igaro dira azkenengo diskotik eta Gasteizen data esklusiboan aurkeztuko dute.

Data bakarrean eta jatorrizko kideekin etorriko da Meat Puppets mitikoa ere; 80ko eta 90eko hamarkadetan rock alternatiboa definitzen lagundu zuen taldeetako bat eta Soundgarden, Pavement, Dinosaur Jr edo Nirvana (Kurt Cobainek beti aipatu zituen bere talderik gogokoenen artean) bezalako taldeen eraginik nagusienetakoa, beren estudioko lehenengo diskoa grabatzeko elkartu dira, urte asko eta gero. 1990eko hasieran nabarmendu ziren apur bat mainstream musikaren arloan, nazioarteko arreta eskuratu zuten, baina kultuko banda izateari utzi gabe, agertoki independentean distira propioa du.

Gainera, Azkena Rock Festivalen izango dira bestea hauek ere: Inglorious, egungo hard-rockaren talderik irmoenetakoa, disko berriarekin datoz; Hillbilly Moon Explosion, suitzarrak, rockabillyan eta 1950eko espirituan inspiratuta; Garbayo, bere bakarkako proiektuarekin Los Zodiacseko etaparen ondoren eta bere lan berria ‘Sonido Forestal’; Surfbort, Julian Casablancasen zigiluak fitxatuta eta etorkizunik handieneko taldeetako bat izateaz gain, une honetan proiekziorik handiena duena ere bada eta Micky & The Buzz, talde italiar-bizkaitarra, high energy-R&B arlokoa, 1950eko hamarkadako jump-blues eta rock & rolla interpretatzen dituzte punkaren energiarekin, dibertsioaren eta dantzaren jomugan ibiltzen dira beti.

AZKENA ROCK FESTIVAL
2019ko ekainak 21 eta 22
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz

Ostirala, 21
STRAY CATS/ THE B-52S/ DEADLAND RITUAL/ BLACKBERRY SMOKE/ GLASSJAW/ THE LIVING END/ LUCERO/ INGLORIOUS/ TROPICAL FUCK STORM/ THE HILLBILLY MOON EXPLOSION/ SURFBORT/ MICKY & THE BUZZ/ GIANTE…
Trashville: BLIND RAGE & VIOLENCE/ THE CHEATING HEARTS/ DOLLAR BILL & HIS ONE MAN BAND/ LOS DUQUES DE MONTERREY

Larunbata, 22
WILCO/ TESLA/ PHILIP H. ANSELMO & THE ILLEGALS/ CORROSION OF CONFORMITY/ MEAT PUPPETS/ MORGAN/ UNSANE/ STARCRAWLER/ GARBAYO/ OUTGRAVITY…
Trashville: LOS TORONTOS/ PUSSYCAT & THE DIRTY JOHNSONS/ THE COURETTES/ DEADBEATZ

Bonua: 120 €
Bonua + Kanpina: 130 €
Eguneko sarrera: 65 €
Epeka eros daiteke.
Salmenta: www.azkenarockfestival.com