Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Prentsa

AZKENA ROCK FESTIVAL 2019KO PRENTSA-AKREDITAZIOAK

Maiatzaren 13tik ekainaren 10eko 9:00 arte. Onartutako eskarien jakinarazpena, ostiralean, 2019ko ekainaren 14an.

AKREDITAZIO-SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA

1. AKREDITAZIORAKO AUKERA IZATEKO KLAUSULAK

1.1. BETE BEHARREKO BALDINTZAK

* Akreditazioa eskatzeko, ezinbestekoa da aurrez jaialdiari buruzko informazioa argitaratzea edo ematea.

* www.azkenarockfestival.com webguneko prentsa ataletik baino ezingo dira eskatu akreditazioak. Inoiz ere ez da artatutako akreditazioen eskariari buruzko telefonozko kontsultarik eta mezu elektronikorik ere ez.

* Ez da freelancerik akreditatuko. Akreditatu denak komunikabide jakinen batekoak izan beharko dira.

* Ezinbestekoa da jarraian adierazten diren mugak errespetatzea, komunikabide bakoitzari emango zaion akreditazio kopuruari buruz. Hala egiten ez bada, muga hori gainditzen duten eskariak atzera botako dira.

*

1.2. AKREDITAZIOEN MUGAK

* Irratien eta webguneen kasuan, komunikabide bakoitzak gehienez ere akreditazio bat lortu ahal izango du. Idatzizko prentsari dagokionez, komunikabide bakoitzak bi akreditazio lor ditzake gehienez, bat argazkilariarena eta bat erredaktorearena. Ez dira onartuko idatzizko bitarteko bakoitzeko bi erredaktore.

* Telebistei dagokienez, komunikabide bakoitzak gehienez ere hiru akreditazio lortu ahal izango ditu. Horietako bat erredaktorea izan beharko da.

* Azkena Rock Festivaleko taldeek eta antolatzaileek argazkilari kopuru mugatua onartzen dute, beraz, antolakuntzak bahetze lanak egin beharko ditu. Antolatzaileek kalitatezko argazkiak emango dizkiete argazkilariaren akreditazioa ukatu zaien komunikabideei.

1.3. EBAZPENAK

Ostiralean, ekainak 14, emailez emango zaie beren akreditazioaren berri, eskariak onartu zaizkienei.

Akreditazio horrek ez du bermatzen argazkilari eta telebista horiek jaialdiko jarduerak guztiak filmatzeko edota jarduera guztien argazkiak ateratzeko baimena dutenik, talde bakoitzak bere arauak eta akreditazioak baititu; talde bakoitzaren managementa izango da argazkiak ateratzeko edota filmatzeko baimena duten komunikabideei buruz azkenengo hitza izango duena.

Akreditazioa lortutako argazkilari edota telebista bakoitzarekin harremanetan jarriko da antolakuntza posta elektronikoz egun batzuk lehenago eta orduan baieztatuko zaie zein kontzertutan izango den argazkiak ateratzeko eta filmatzeko aukera eta zeinetan ez.

2. AKREDITAZIOA NOLA ESKATU

2.1. Adierazitako data horietan (maiatzaren 13tik ekainaren 10eko 9:00etara arte) akreditazioak eskatzeko inprimakia aktibatuko dugu atal honetan.

2.2. Akreditazioa eskatzeko inprimakia agertuko zaizu. Bertako alor guztiak bete behar dituzu. Pertsona bakoitzeko inprimaki bat bete behar da. Betetakoan, egin klik BIDALI atalean.

Oso garrantzitsua da inprimakian jarritako e-mail helbidean sarri begiratzea. Izan ere, akreditazioa lortzen dutenei e-mail bidez jakinaraziko zaizkie gauza asko.

Jarraian, pantaila bat agertuko da zure eskaria ongi egin dela adieraziz.

2.3. Jasotako eskariei buruzko ebazpenak 1.3 puntuan adierazi bezala jarriko dira jendaurrean.

2.4. Zure eskaria atzera bota bada, ez da errekurtsoa jartzeko aukerarik egongo.

3. AKREDITAZIOAK JASO

Jaialdian zehar jasoko dira akreditazioak, 2019ko ekainaren 21ean eta 22an, Azkena Rock Festivaleko gunean akreditazioak jasotzeko egongo den leihatiletara joan beharko da eta email bidez jasotako akreditazioa aurkeztu beharko da nahitaez.

4. OHARRAK

Prentsa-akreditazioak ez du VIP gunean sartzeko eskubidea ematen, ezta artisten kamerinoetan edo antolakuntzako langileentzako guneetan sartzeko eskubiderik ere.

Prentsako ibilgailuentzako akreditaziorik ez da egongo.

Akreditazioa duenen batek arau hauetakoren bat beteko ez balu, antolakuntzak akreditazioa kentzeko eskubidea beretzat gordetzen du.