Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Prentsa

AZKENA ROCK FESTIVAL 2024KO PRENTSA AKREDITAZIOAK

Azkena Rock Festival 2024rako akreditazio epea aurrerago irekiko da.

Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezkete helbide honetan: press@lasttour.org

AZKENA ROCK FESTIVALI BURUZ

Azkena Rock Festival –edo zale leialenentzat ARF– rock n’ roll jaialdi garrantzitsuenetako bat da, huts egin ezinezko hitzordua musika-estilo hori aldaera guztietan maite dugunontzat. Bi hamarkada daramatza ARF jaialdiak rock n’ roll-aren historia idazten, ‘Burning since 2002’, lehenengo ediziotik nazioarteko rock izar handienak ekarrita.

Bai klasikoak, hala nola Bob Dylan, Patti Smith, The Who, Kiss, Iggy & The Stooges, Ozzy Osbourne, Sex Pistols, Gregg Allman, Brian Setzer, Alice Cooper, Deep Purple, New York Dolls, The Pogues edo MC5, bai gaur egungo artista eta talde garrantzitsuak: Chris Isaak, Slash, Pearl Jam, The Black Crowes, Wilco, My Morning Jacket, Queens Of the Stone Age, Juliette Lewis edo Wolfmother. Mendizabalako eta Andre Maria Zuriako agertokietatik igaro diren banda guztien izenak batuko bagenitu, jaialdiaren handitasuna argi eta garbi adieraziko lukeen irudia lortuko genuke, baita azken 50 urteotako rockaren historiaren beraren irudia ere.

Hurrengo edizioan, Azkena Rock Festival jaialdiak 22 urte beteko ditu.  Queens of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá eta beste talde asko izango dira Mendizabalan elkartzeko aitzakia; izan ere, taldeak ez ezik, ikus-entzuleak ere etxean egongo balira bezala sentitzen baitira gure artean.