Diario de Noticias de Álava egunkaria Grupo Noticias taldekoa da eta gertueneko errealitateaz informatzen du zehaztasunez eta aniztasunez; arabar guztion egunkaria da, egunero bere azalean adierazten duen bezala. Asmo hori betetzen ari da 2004an jaio zenetik, eta bere ibilbidean kultura izan da bere informazioaren ikurretako bat; Azkena Rock Festivaleko komunikabide ofiziala da eta jaialdi hau ezinbesteko zedarria da egunkariaren orrietan.