Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Lankidetza Liburua

Badirudi AZKENA ROCK FESTIVAL jaialdia atzo jaio zela, eta dagoeneko 20 edizio bete ditu. Musikaren historiako rock talde eta interprete onenak igaro dira bertatik: Mudhoney, The Cramps, Iggy Pop & The Stooges, Ray Davies, Hellacopters, Dictators, Steve Earlie, The New York Dolls, Flamin´Groovies, Radio Birdman, Deep Purple, The Pogues, Television, Bad Religion, Pearl Jam, Redd Kross, Misfits, DKT/MC5, Rocky Erikson, Sex Pistols, Los Lobos, The Sonics, John Cale, Alice Cooper, The Black Crowes, The Zombies, Kiss, Chris Isaak, The Damned, Ozzy Osbourne, The Cult, Queens of Stone Age, Status Quo, Blue Oyster Cult, Lynyrd Skynyrd, Blondie, Scorpions, ZZ Top, The Who, Lucinda Williams, John Fogerty, Van  Morrison, Joan Jett, Stray Cats, The B-52s, Brian Wilson, Suzy Quatro, Patty Smith, ….. eta beste asko. 

XX. urteurrena zuekin, benetako protagonistekin, ospatu nahi dugu, literatura-kontakizunak biltzen dituen lankidetza-liburu bat argitaratuz. Liburu horrek jaialdiarekin berarekin lotutako istorioak bilduko ditu.

Istorioak ez dira benetakoak izan behar, asma ditzakezue  edo errealitatea eta fikzioa nahastu trama komiko batean, polizia-abentura batean eta/edo pasarte biografiko batean, jaialdiaren inguruan betiere. Testuak 4.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez, eta oraingoz gaztelaniazko testuak baino ez dira onartuko. Irudiak ere bidal ditzazkezue (300ppp).

Zuen sorkuntzak liburuak@azkenarockfestival.com helbidera bidaltzera animatzen zaituztegu 2023ko martxoaren 1a baino lehen.

Antolatzaileek kontakizun onenen aukeraketa bat egingo dute, 2023ko ekainean jaialdiaren beraren omenezko liburu bat argitaratzeko. Aukeratuek, gainera, XX. urteurreneko pack berezia jasoko dute, 2023ko bonoa eta liburua barne. Bidalitako kontakizun guztien autoreen izenak, hautatuak izan ala ez, liburuaren kredituetan agertuko dira.

AZKENAra joan egiten da eta kito!