Garai latzak bizitzen ari garen honetan, ARF jaialdiko lantaldeari lagundu nahi diogu: autonomoak, runner-ak, hospitality, teknikariak, garraioak, produkzioa, stage manager-ak… Izan ere, aurten lanik gabe geratu dira eta ez dute inolako babesik.
Bildutako diruaren % 50 profesional horientzat izango da, eta beste % 50a Arabako Elikagaian Bankura bideratuko dugu, une gogor hauetan baliabide gutxien dituzten familiei laguntzeko.
Zure laguntza eskatzen dizugu; guk, jaialditik, saldutako sarrera bakoitzeko 5 €-eko ekarpena egiten dugu. Ez dadila rock n roll-a eten!