Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Informazio praktikoa

Iraunkortasuna

Last Tour,
Azkena Rock Festival jaialdia antolatzen duen enpresa, B Corp da

B Corp mugimendu globala da, eta Last Tour bezalako erakunde batek gizarterako, erakundearekin lotutako pertsonentzako eta ingurumenerako inpaktu sozial positiboa lortzeko egiten dituen ahaleginak ebaluatzen eta egiaztatzen ditu; baita gizartea aldatzeko gure helburua etengabe berrikustera bultzatu.

Estandarra gainditzeko gakoak izan dira, besteak beste, honako hauek:

  • Jaialdietan ingurumen-inpaktua murrizteko egindako jarduerak, hondakin gutxiago sortzeko eta birziklatzeko sistema zorrotz baten bitartez; mugikortasun jasangarria sustatzea, eta sexu-erasoen aurkako eta genero-berdintasunaren aldeko prebentzio- eta sentsibilizazio-programak.
  • Tokiko lantaldeak kontratatzea. 
  • Gizartean eta kulturan ahalik eta inpaktu handiena izatea, doako kontzertuen bitartez. 
  • Enpresaren konpromiso zibikoa eta jaialdietatik egiten diren dohaintzak migratzaileei laguntzeko proiektuetarako, eremuak basoberritzeko edo Elikagaien Bankurako
  • Pandemia garaian zuzeneko musikaren arloko langileen sektoreari laguntzeko egindako ekimena.
  • Gazteiz hirian duen eragin ekonomikoa.

Inpaktua minimizatzen

Gure edalontziak jasangarritasunaren oinarria da Azkena Rock Festivalean, jaialdiaren hasieratik amaierara eramango duzun objektu preziatu horixe. Edalontziak esklusiboakzoragarriakbehin eta berriro erabiltzekoak dira, eta jaialdi bukaerako plastikozko zabor-mendiak ekiditea dute helburu. Horrez gain, ARFak zabor mota ezberdinetarako tratamendu zerbitzua dauka.

Horrekin gutxi bazeneukan ere, ARFak Erronka Garbia zigilua dauka, Eusko Jaurlaritzako ziurtagiria. Ziurtagiri honen bidez, Azkena Rock Festival bezalako ekitaldiek ingurumeneko esparruan diseinu eta antolakuntzan kontuan hartu beharrekoak barne hartzen dituztela jakinarazten da.