Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Informazio praktikoa

Kanpalekua

Mendizabalako zelaiak Gasteizko uztai-berdearen zati dira.
Uztai berdea joan den mendeko 90eko hamarkadan hasitako proiektu handi baten emaitza da, eta proiektu horren xede nagusia da Gasteiz ingurua zaharberritu eta berreskuratzea, dela ingurumen ikuspegitik dela ikuspegi sozialetik eta ondorioz, hiriaren inguruan aisiarako eremu berde handia sortzea.

Kanping 10 €
Zona acampada en Azkena Rock Festival

Kanpalekuaren arauak

  • Kanpalekua ostegunean irekiko da (17:00etan) eta igandean itxiko da (15:00etan).
  • Kanpin-dendak gehienez ere 8 metro koadro izango dira, egokituko ditugun kaleetan jarri ahal izateko. Ez dira kanpin-denda handiagoak onartuko, ezta jaimak, aurrerapenak, etab. ere.
  • Kanpalekuko kaleak, denden banaketa… antolatzeko ardura duten langileak egongo dira. Antolakuntzak beretzat gordetzen du beraien baldintzak betetzen ez dituztenak onartzeko eskubidea edo kanpatzeko gune horretako gainerakoei eragozpenak sortzen dizkietenak onartzekoa; era berean, beretzat gordetzen du eramailearentzat edo besteentzat, nahasmenduagatik edo balizko edo itxura bateko intoxikazio egoeragatik arriskua sor dezaketenak onartzeko eskubidea, eta eramailea bera izango da beti bere ekintzen eta hirugarrenei edo gauzei eragindako kalteen arduraduna.
  • Aurreko edizio guztietan bezala, kanpalekura ezingo da ibilgailu partikularrik sartu (roulotteak, karabanak, furgonetak, autoak, motoak…). Ibilgailuak aparkalekuetan utzi beharko dira.
  • Mendian egokitutako tokitik kanpo ezin da kanpatu eta isun administratiboa jarriko da, eginez gero.
  • Gune honetara janaria eta edaria sar daitezke (jaialdiko gunera ez), baina ezin da surik egin, kanpin-gasik edo antzekorik ezin da sartu eta arren zaborrontziak erabiltzeko eskatzen zaio jendeari.

Maiz egiten diren galderak

Bai! Jada eros dezakezu zure denda Glamping atalean.

Bai! Mahaiak, aulkiak eta itzala daude.

Geroago jakinaraziko dizugu.

Kanpalekua ostegunean irekiko da arratsaldeko 17:00etan, eta igandean itxiko da arratsaldeko 15:00etan.

Bai. Baina dendetan baliozko ezer ez uzteko eskatzen dugu, jaialdia ez baita galdutako gauzez arduratuko.