Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Informazio praktikoa

Esparrura nola heldu

Cómo llegar al recinto de Azkena Rock Festival

Nola heldu Gasteizera

Kotxez

Gasteizera A-1 edo AP-1 errepidetik hel daiteke Madriletik edota Donostiatik bazatoz, eta A-68 errepidetik Bartzelonatik edota Bilbotik bazatoz. Autobide hauek zuzeneko irteera dute hirira.

Trafikoaren eta errepideen egoeraren informazioa ondorengo webgunean daukazu: Errepideen egoera. Telefonoz ere dei egin dezakezu: 011.

Hegazkinez

FORONDA

Gasteizko aireportua (VIT) hiritik 9 kilometrora dago. Doako aparkalekua dago baina ez dago zaintzarik, eta autobusentzako beste aparkaleku bat ere badago. Radio Taxiren telefono zenbakia: 945 27 35 00. Hegaldiei buruzko informazio zenbakia: 945 16 35 91 eta webgunea

LOIU (BILBAO)

Bilboko aireportura heltzen bazara, hiri autobusa har dezakezu (Bizkaibus enpresa); autobus geltokian utziko zaitu eta Gasteizen ordu bat eskasean egongo zara. Hegaldiei buruzko informazio zenbakia: 905 505 505 eta webgunea

Esparrura nola heldu