Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

mendizabala

Rockaren hiria

Jaialdien artean, ARFa munduko erosoena duzu: hiriko burrunbatik urrun eta beharrezko zerbitzuetatik hurbil dagoelako. Mendizabalan ez zaizu ezer faltako: jaialdi-barrutian, kontzertu ikaragarriez gain denetarik izango duzu gertu: bazkaldu edo afaltzeko aukera ugari eskainiko dizkizute jaialdiko KAMIOIEK (foodtruckak, inglesez), baita barazki-jale, begano eta zeliakoentzat prestatutako eskaintzak. Edarien artean zer esanik ez dago, baina esan beharra dago mokofina bazara askotariko garagardoak edukiko dituzula bertako barretan, zure zain.

Berdegune zoragarriak izango dituzu bertan itxaron, eseri edota kontzertuen artean botata egoteko. Dirua eskuratzeko hainbat kutxazain automatiko egongo dira, informazio gunea… den-dena eskura eta ikusgarri. Gainera, gogoratu kanpalekua jaialdi-esparrutik gertu dagoela, atsedena behar bezala hartzeko. Rockak inoiz paradisua definituko balu, zaude ziur ARFa izango litzatekela, zalantzarik gabe!!!