Iggy Pop, The Pretenders, Rancid, Lucinda Williams, Incubus, The Soundtrack of Our Lives, Melvins, Alter Bridge, El Drogas eta, guztira, 55 talde sartu dira zerrendan

Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuei esker hiriaren bihotzeraino iritsiko da musika ostiral eta larunbatean, Chuck Prophet eta The Fuzillis artistekin

 0Km gastronomia-eremu berria izango du jaialdiak, lehen aldiz, askotariko eskaintza zabalarekin

 

Rockaren garra ostegunean piztuko da Azkena Rock Festival jaialdiaren 21. edizioa hastearekin batera, huts egin ezinezko hitzordua baita zuzeneko musikarekin, baita esperientzia paregabea ere, zentzu guztietan. Ekainaren 15ean, 16an eta 17an, Iggy Pop mitikoa, punkaren ikono eztabaidaezina igoko da Mendizabalako agertokira; Chrissie Hynde-ren taldea,  The Pretenders, ereserkiz beteriko errepertorioarekin etorriko da, kontzertu esklusiboan, gainera; Rancid punk rockaren historiako talderik garrantzitsuenetako bat da, eta lehen aldiz izango dugu ARFn, bere 30. urteurrena ospatzen; Lucinda Williams, bere garaiko konpositore eta interprete onenetako bat; Incubus, rock alternatiboaren ezinbesteko taldea, 23 milioi disko baino gehiago saldu ditu eta Grammy sarietarako hainbat izendapen ere lortu ditu;  Melvins, 90eko hamarkadako mitoa, jaialdiko publikoak erruz eskatu izan duena; Alter Bridge, hard rock estiloko izarrak, Myles Kennedy abeslaria buru izanik;  The Soundtrack Of Our Lives taldearen berrelkartzea eta El Drogas, Barricadaren 40 urteetan oinarritutako errepertorioarekin.

 

ARF jaialdiaren alderik basatiena, zalantzarik gabe, Trashville da, jaialdiaren barruko aretoa; bertan, publikoaren eta agertokiaren arteko banaketa ezabatzen da eta zuzeneko gordinenak bizitzeko aukera izaten dugu, rock and rollaren kausari atxikitako bandekin. The Kaisers, The Reverend Peyton’s Big Damn Band eta The Phantom Surfers ditugu buru garage, rockabilly, surf eta rock basatia nagusi diren programazioan, eta, azken orduan, Generador taldea ere gehitu zaigu Mimi & The Miseries-en ordez, familia-arrazoiengatik ezin izan dutelako etorri.

 

Jaialdiaren une berezienetako bat Andre Maria Zuriaren plazako programazioa izaten da beti, azkenazaleen eta hiriburuko biztanleen arteko topagune. Ostiralean rock & roll instrumental eta geldiezina eskainiko ditu The Fuzillisek, eta larunbata Chuck Prophet & The Mission Expressen eguna izango da, rock estiloko gitarra-jotzaile eta konpositore handienetako bat.

 

Rock & roll-arekin dugun hitzorduaz gozatzeko xehetasun guztiak

 Eskumuturrekoak

Ohikoa denez, eremuan sartu ahal izateko, sarreraren truke eskumuturreko ofiziala jaso beharko du publikoak Mendizorrotzako kiroldegiaren parean horretarako jarriko diren puntuetan. Eskumuturrekoak jasotzeko txandak: asteazkenean 17:00etatik 22:00etara, ostegunean 13:00etatik 01:00era eta ostiral eta larunbatean 15:00etatik 02:00etara. Sarreraren ordez eskumuturrekoa hartzera norberak joan beharko du, eskumuturrekoa pertsonala eta besterenezina da-eta.

 Cashless

Jaialdiaren eremu barruan, ordainketa guzti-guztiak, bai janaria eta edaria, bai merchandisinga eta atrakzioak, cashless sistema elektronikoaren bitartez egingo dira; eremura sartzeko eskumuturrekoetan txertatuta egongo da sistema hori. Erabiltzaile bakoitzak bere cashless kontuarekin lotu ahal izango du bere sarrera, esteka honen bitartez, baldin eta online kargatu nahi badu; bestela, mugikorrarekin, txartelaren bitartez edo dirutan ere kargatu ahal izango da, eremu barruan egongo diren kargatzeko puntu fisikoetan.

Gastronomia

Azkena Rock Festival jaialdian jateko gune berri bakar bat estreinatuko da; 0 kilometroko jakiekin osatutako eskaintza gastronomiko zabala izango du, gure lurreko produktu onenen zapore betekoa, eta gustu nahiz dieta guztietarako modukoa. Espezialitateetan Trashville hanburgesa  aipatuko dugu, baina denetarik izango da, hala nola hotdog-ak, ogitartekoak, kroketak, etxeko patata frijituak, jaki asiarrak eta, postreak, izozki eta guzti. Aukera begetarianoak, beganoak eta glutenik gabekoak ere izango dira beti, alergenoei buruzko informazio guztiarekin.

Jende guztiarentzako moduko esperientzia

Eremuaren erosotasuna da Azkenaren bereizgarrietako bat; izan ere, zuk aukeratzen duzu kontzertuak lehen lerroan bertatik bertara ikusi nahi dituzun, edo lasaiago berdegune ugarietako batetik. Esperientzia osatze aldera, agertokiez haratagoko jarduera dibertigarriak eskainiko ditugu; kasu honetan, iazko edizioan izugarrizko arrakasta izan zuten autotxokeak izango dira. Bestalde, familientzat erraztasunak ere eskainiko ditugu, hala nola familien erreia eta 14 urtetik beherakoek sarrera doan izatea. Azkenaren magiaren sekretuetako bat publikoarekin duen konexioa da, bai ikus-entzule leialenekin, bai lehen aldiz datozenekin, bai etortzen hasten diren belaunaldi berriekin. Aurten ere, 14 urte eta gutxiago dituzten gazte eta haurrek doan izango dute gure rock-eskolako sarrera, jaialdia baino eskola hoberik ez dagoela uste baitugu; eta 15 urtetik 23 urtera bitarteko gazteek, berriz, sarrera merkeago izango dute, Bono Gaztearen bitartez.

Eguneko bidaiak

Inguruko herri eta hirietatik bidaia ofizialak egunero Gasteizera, jaialdiaz gozatu eta egunero etxera itzuli ahal izateko, erosotasun osoz. Bidaiak arratsalde hasieran abiatuko dira, eta agertoki nagusiko azkeneko kontzertua bukatu eta 30 minutura izango da itzulera, egunero. Bilbotik, Iruñetik, Altsasutik, Donostiatik, Zarauztik eta Arrasatetik jaialdiaren atariraino. Informazio gehiago, esteka honetan.

Kanpina

ARF jaialdian, eremutik minutu gutxira lo egiteko aukera eskaintzen dugu: kanpina eta glampina, kanpin-denda muntatuta eta ohea egina aurkitzea nahiago dutenentzat.

Urteurreneko pack berezia

Azkenazale sutsuenek XX. urteurreneko pack berezia erosi ahal izango dute: elastiko bat, poster bat, luxuzko totebag bat eta lankidetzan egindako liburu bat, non jaialdiko publikoaren bizipenak biltzen diren, esperientzia honen benetako protagonista den aldetik. Jaialdiaren ingurunean gertatutako historiak jasotzen dira liburuan.

Orain arteko ediziorik berdeena

 Jaialdiak bat egiten du 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin; horretarako, ekintza hauek aktibatu ditu: Tokian tokiko kontratazioa, langileen % 90 EAEkoak izanik. “Ekipo Berdea”, jaialdiak ingurumenean duen inpaktua murrizteko neurri guztiak ezartzeko 360º lanean ari dena: komunen % 100 saneamendu-sarera konektatuta daude eta, hartara, ez dugu komun kimikorik erabili behar; plastikoen erabilera % 70etik gora murriztea jaialdiaren produkzio guztian, eta edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen jarraituko dugu, behin erabili eta botatzeko edalontziak erabilita baino 2 tona (2.185 Kg) hondakin gutxiago sortzen direlako.

Jaialdi irisgarria, segurua eta parekidea

Aurten ere, mugikortasun urriko pertsonei eta premia bereziak dituztenei laguntzeko talde bat izango dugu ARF jaialdian, eta sexu-indarkeriaren eta gorrotoaren aurkako protokolo bat aktibatu dugu, prestakuntzaren bitartez eta segurtasuneko eta jaialdiko langileak koordinatuta. ARF jaialdiak tokiko erakundeekin lankidetzan jarduten du; esate baterako, catering zerbitzuetarako Peñascal Fundazioarekin batera egiten du lana, gizarteratze-prozesuetan dauden pertsonak prestakuntzaren eta lanaren bitartez aktibatuta. Bestalde, Arabako Elikagai Bankuari dohaintzat bat ere egiten zaio.

ERRONKA GARBIA zigiluari eusteko lanean jarraitzen dugu jaialdian. Last Tour enpresa da jaialdiaren sustatzaile, eta B Corp ziurtagiria lortu zuen 2023ko martxoan eta, harrezkero, pertsonen eta planetaren mesedetan ekonomia globala eraldatzen ari den mugimendu globaleko kide da.

 

Aurten ere, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete erakunde eta enpresa laguntzaile guztiei, beren babesagatik. Haien parte-hartzerik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.

 

 

AZKENA ROCK FESTIVAL

Mendizabala, Vitoria-Gasteiz

2023ko ekainak 15, 16 eta 17

 

Ekainak 15, osteguna

 

18:00 Ateak ireki

 

GOD

19:05 OS MUTANTES

21:10 EL DROGAS (BARRICADA – 40º)

23:35 RANCID

 

RESPECT

18:15 LIHER

20:05 STEVE EARLE

22:30 LYDIA LUNCH RETROVIRUS

01:00 MONSTER MAGNET

 

TRASHVILLE

20:15 GENERADOR

22:30 THE KAISERS

01:00 NESTTER DONUTS

02:00 TURISTA BANG BANG

 

Ekainak 16, ostirala

 

ANDRE MARIA ZURIA

13:30 THE FUZILLIS

 

MENDIZABALA

17:00 Ateak ireki

 

GOD

17:30 BONES OF MINERVA

19:15 CORDOVAS

21:40 THE PRETENDERS

00:30 INCUBUS

 

RESPECT

18:20 S8NT ELEKTRIC

20:25 EARTHLESS

23:15 CALEXICO

02:05 THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES

 

LOVE

18:00 PASADENA

19:20 MATCHBOX

20:50 THE GUAPOS

23:30 THE UNDERTONES

01:50 GWAR

 

TRASHVILLE

Trashville A Go-Go!

18:30 THE CLEOPATRAS

20:00 LOS TIKI PHANTOMS

22:30 THE REVEREND PEYTON’S BIG DAMN BAND

01:00 HOLA GHOST

02:30 MEOW aka DJ NU

04:30 THE LEGENDARY SHEIKS

 

Rat Hole

02:00 HOLY NOTE vs. MAD COBRA

04:00 BELLE BROWN

 

Ekainak 17, larunbata

 

ANDRE MARIA ZURIA

13:30 CHUCK PROPHET & THE MISSION EXPRESS

 

MENDIZABALA

17:00 Ateak ireki

 

GOD

17:30 EZPALAK

19:20 AMANDA SHIRES

21:30 LUCINDA WILLIAMS

00:20 IGGY POP

 

RESPECT

18:20 THE BEVIS FROND

20:25 ANA POPOVIC

23:00 MELVINS

01:55 ALTER BRIDGE

 

LOVE

18:00 BRIGADE LOCO

19:20 NAT SIMONS & CHERIE CURRIE

20:50 THE NUDE PARTY

23:15 LUCERO

01:50 JIM JONES ALL STARS

 

TRASHVILLE

Trashville A Go-Go!

18:30 LOST CAT

20:00 STEEL BEANS

22:15 THE PHANTOM SURFERS

01:00 KING SALAMI AND THE CUMBERLAND THREE

02:30 ROCK&ROLL POLICE DEPARTMENT

04:30 CARMELA MARACAS & LUPITA MAMBO

 

Rat Hole

02:00 NINGÚN DJ

04:00 AYUKEN DJs

 

Bonuak:

Bonua: 155€

Bono Gaztea (15-23 urteko gazteentzat): 100€

  1. urteurreneko pack berezia (bonua + liburua + elastikoa + posterra + totebaga): 175€

 

Eguneko sarrerak:

Osteguneko sarrera: 50€

Ostiraleko sarrera: 70€

Larunbateko sarrera: 70€

 

Sarrera doan 14 urtetik beherakoentzat

 

Kanpina

4 gau: 20 eurotik hasita

 

 

Salmenta: www.azkenarockfestival.com eta www.seetickets.com/es

 

#azkenarockfestival