• Bihar, igandea, 10:00etatik aurrera, 2020ko bonuak salgai jarriko dira online
  • Social Distortion eta Fun Manchu dira ARF20-n egongo direla baieztatu duten lehenengo bi taldeak

Azkena Rock Festivalek hemezortzigarren edizioari amaiera emango dio gaur, iazko zifrak hobetuz: aurten 36.000 pertsona bertaratu dira guztira (17.000 ostiralean, eta 19.000 larunbatean). Jaialdiaren jarraitzaile leialez gain, musikazale berriak ere etorri dira gurera aurten, eta aipatzekoa da familia ugari bertaratu direla, belaunaldi txandakatzea bermatuz. Hortaz, jaialdiak aurrera jarraituko du eta jada iragarri dira datorren urteko datak: ekaineko hirugarren asteburuan egingo da jaialdia betiko legez, Gasteizko Mendizabalan.

Antolatzaileek ostiralean iragarri zituzten 2020ko kartelean egongo diren lehenengo bi taldeen izenak, eta berriak oso harrera ona izan zuen jarraitzaileen artean, prezio berezian eta esparruan bakarrik salgai jarri ziren lehenengo 3.000 txartelak agortu egin baitzituzten. Bihar, igandea, 10:00etatik aurrera, www.azkenarockfestival.com webgunean jarriko dira salgai sarrerak 90€ko sustapen prezioan. 

Antolatzaileak oso gustura daude leihatilak esparruaren sarreran jarri izanagatik eta eskumuturrekoak Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuetan jaso ahal izateko aukerarekin, horrela arindu egin baitira sarrerak. Neurri horiek harrera ona izan dute ere jarraitzaileen artean, eta aurten jaialdia erosoagoa eta irisgarriagoa egin zaie. Jateko 17 gune izan dituzten guztira, tokiko eta nazioarteko janariarekin, eta elikadura behar guztietara egokituta.

Aurten ere, eguneko autobus zerbitzuak lagungarri izan dira gertutik (Errioxa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) datozen jarraitzaileen sarrera errazteko. Jaialdian Estatu osoko bisitariak izan ditugu, besteak beste Bartzelona, Madril, Valentzia eta Zaragozakoak, eta areagotu egin da atzerritarren kopurua (guztizkoaren %12 izan dira, hain justu).

Maila artistikoan, ARFk beste urrats bat eman du Estatuan rock talde handien jaialdia dela berresteko. Izan ere, talde batzuek ARF aukeratu dute Espainian kontzertu bakarra eskaintzeko Europako biraren baitan. Horren adibide ditugu Wilco eta Stray Cats taldeak, indartsu agertu direnak agertoki gainean, jarraitzaileen gusturako.

Gaurko argazki ofizialak: Azkena Rock 2019 PRENSA

Laburpen bideoa:
AZKENA ROCK FESTIVAL 2020
2020ko ekainak 19 eta 20
Mendizabala. Gasteiz

SOCIAL DISTORTION
FU MANCHU

Bihar, igandea, 10:00etatik aurrera, 2020ko bonuak salgai jarriko dira online, 90€-tan