The Fuzillis ostiralean arituko dira Andre Maria Zuriaren plazan
The Cleopatras, Mimi & The Miseries eta Lost Cat, berriz, Trashville programazioan sartu dira, beste DJ batzuekin batera
Berriki ikusi ahal izan dugu LeBron James NBAn saskiratze gehien lortu dituen jokalari bihurtu zeneko irudia biral egin dela; argazkia mundu osoan barrena zabaldu da, alde batetik, marka urratzea lortu duelako eta, bestetik, harmailatan partida ikusten ari ziren ikusle gehien-gehienek beren telefono mugikorreko objektiboaren bitartez ikusi zutelako saskiratze hori, zuzenean begira egon ordez. Azkenan, mundua gelditu egiten da, eta orainaldia baino ez da existitzen: musika lehen pertsonan bizitzen dugu, iragazkirik gabe, norberaren larruazalean. Gure lehen lerroa izango da, agian, mugikorrarekin grabatzen ari den inor ez dagoen bakarra; gure ikus-entzuleak beren historiaren protagonista izaten dira, kontzertu bakoitzean buru-belarri murgildu eta barru-barrutik bizitzen dituzte.
Azkena Rock Festival jaialdiaren garra indarberritu egin da gaur, artisten zerrenda itxi eta kontzertu bakoitzaren ordutegia aurkeztuko baitugu, emozioak bata bestearen atzetik kateatuta. Ekainaren 15ean, 16an eta 17an, jaialdiaren 21. edizioa izango da Mendizabalan, Gasteizen, honako artista hauekin: Iggy Pop, The Pretenders, Rancid, Lucinda Williams, Incubus, Melvins, Alter Bridge eta El Drogas, besteak beste, eta gaur aipatuko ditugu The Fuzillis, The Cleopatras, Mimi & The Miseries, Lost Cat eta, gauero-gauero, Trashville eremuan dantza eginaraziko diguten DJen zerrenda. Huts egin ezin den hitzordua rock & rollarekin, kontzeptuaren esanahi zabalenean hartuta.
Ekainak 15, osteguna
RANCID – EL DROGAS (BARRICADA – 40º) – STEVE EARLE – LIHER – LYDIA LUNCH RETROVIRUS – MONSTER MAGNET – OS MUTANTES
Trashville: THE KAISERS – NESTTER DONUTS – MIMI & THE MISERIES – TURISTA BANG BANG
Osteguna indartsu hasteko, 90eko hamarkadan punka berpiztu zuen Rancid taldea izango dugu, El Drogas abeslariak Barricada taldearen errepertorioa interpretatuko du, Steve Earle musikari trebea bakarka eta akustikoan arituko da, stoner eta hard rock estiloetan maisuak diren Monster Magnet, Os Mutantes brasiladarrak, Lydia Lunch Retrovirus zirikatzaile kontrakulturala, Liher taldearen rock euskalduna, Mimi & The Miseries indartsuak, garage panorama ingelesari haize-bolada berria ekarri dion taldea, The Kaisers mitikoak –eskainiko dituzten kontzertu urrietako bat izango da–, hainbat musika-tresna jotzen dituen Nestter Donuts, eta, amaitzeko, Turista Bang Bang DJren saioa.
Ekainak 16, ostirala
THE PRETENDERS – INCUBUS – BONES OF MINERVA – CALEXICO – CORDOVAS – EARTHLESS – THE GUAPOS – GWAR – MATCHBOX – PASADENA – S8NT ELEKTRIC – THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES – THE UNDERTONES
Trashville: THE CLEOPATRAS – HOLA GHOST – THE REVEREND PEYTON’S BIG DAMN BAND – LOS TIKI PHANTOMS – BELLE BROWN – HOLLY NOTE vs. MAD COBRA – THE LEGENDARY SHEIKS – MEOW aka NU DJ
Andre Maria Zuria: THE FUZILLIS
Ostirala hiriaren erdialdean hasiko dugu, Andre Maria Zuriaren plazan, The Fuzillis taldearen rock & roll instrumental geldiezinarekin; Link Wray-ren eragina sumatzen zaio taldeari, baina baita Nick Curran-ena ere. Eremu barruan, berriz, honako hauek arituko dira: The Pretenders, Estatuan emango duen kontzertu bakarrean; Incubusen ezinbesteko rock alternatiboa, Bones of Minerva madrildarren stonerra, Calexicoren muga-soinua, Cordovas taldearen country-rocka, Earthlessen psikodelia, The Guapos supertaldea Leiva buru duela, definitu ezin diren Gwar, Matchbox rockabilly mitikoak, Pasadena gasteiztarrak, S8nt Elektricen rock berritzailea, The Soundtrack Of Our Lives taldearen berrelkartzea eta jaialdira lehen aldiz datozen Undertones mitikoak.
Trashville kea dariola jarriko da The Cleopatras taldearen surf eta garagearekin, Hola Ghost danimarkarrekin, The Reverend Peyton’s Big Damn Banden redneck espirituarekin, Los Tiki Phantoms kataluniar geldiezinekin, eta DJ sorta baten saio basatienekin, hala nola Belle Brown, Holly Note vs. Mad Cobra duelua, The Legendary Shakes eta Meow aka Nu Dj.
Ekainak 17, larunbata
IGGY POP – LUCINDA WILLIAMS – ALTER BRIDGE – THE BEVIS FROND – BRIGADE LOCO – EZPALAK – JIM JONES ALL STARS – LUCERO – MELVINS – THE NUDE PARTY – ANA POPOVIC – AMANDA SHIRES – NAT SIMONS & CHERIE CURRIE
Trashville: WILD BILLY CHILDISH & CTMF – KING SALAMI AND THE CUMBERLAND THREE – LOST CAT – STEEL BEANS – AYUKEN DJs – CARMELA MARACAS & LUPITA MAMBO – NINGÚN DJ – ROCK&ROLL POLICE DEPARTMENT
Andre Maria Zuria: CHUCK PROPHET & THE MISSION EXPRESS
Ikus-entzuleek aurtengo ediziorako gehien eskatu duten izenetako bat Chuck Prophet & The Mission Express izan da, eta talde horrek emango dio hasiera egunari ikus-entzule guztien aurrean, Arabako hiriburuko plazarik esanguratsuenean. Berriro ere Mendizabalara itzulita, bi mito izango ditugu zerrendaburu, hala nola punkaren aitabitxi eta rockaren ikono den Iggy Pop, lan berri batekin, eta generoak duen konpositore eta interprete onenetako bat, Lucinda Williams. Horietaz gain, Alter Bridge taldearen hard rocka Miles Kennedy-ren ahots ezagunarekin, The Bevis Fronden power popa, Brigade Loco euskal fenomenoa, amore ematen ez duen Ezpalak taldearen rock freskoa, bertsioak egiten dituen Jim Jones All Stars polifazetikoaren taldea, Lucero kuttun eta ezinbestekoak, Melvins mitikoak, jaialdiko ikus-entzuleek gehien eskatzen duten taldeetako bat, The Nude Party, talde handiek gomendatzen duten taldea, Jugoslaviako Ana Popovic gitarrista birtuosoa, Amanda Shires artista iparramerikarra eta Estatuko Suzie Quatro-ak eta The Runaways taldeko kide batek osatzen duten Nat Simons & Cherie Currie comboa, kontzertu bakarrean.
Trashville jaialdiaren barruko garitoa da, ikus-entzuleen eta agertokiaren arteko muga lausotzen den aretoa; bertan arituko dira Wild Billy Childish & CTMF artista handi eta legendarioa, King Salami and The Cumberland Three taldearen rockabilly-eztanda dibertigarria, 60ko hamarkadako kutsua duen garagea egiten duten Lost Cat eta sare sozialetan biral egin den jam entzutetsuenetako baten egile den Steel Beans multiinstrumentista. Jaialdia agurtzeko, goizaldeko ordu txikiak arte dantzan jarraituko dugu DJ hauei esker: Ayuken Djs, Carmela Maracas & Lupita Mambo, Ningún DJ eta Rock&Roll Police Department.
Azkena Rock Festival gourmet jaialdia dela esan dezakegu, aurtengoan ere aukeratutako musika bikaina eta eklektikoa izango baita rock & rollaren aldaera guztiak bilduz. Baina musika onaz gain, mundu osoko milaka pertsona gurera erakartzen dituzten osagai gehiago ere izango dira asteburu horretan; izan ere, hiriak eskaintzen duen gastronomia eta Green Capitaleko kaleetan bizi-bizi dagoen giroa ere oso erakargarriak dira. Proposamena hain da originala eta benetakoa, ezen urtetik urtera musikazale eta musikarekin lotutako esperientzien zale gehiagok egiten baitute bat jaialdiarekin.
Huts egin ezinezko topagunea izango da Azkena Rock Festival jaialdia zuzeneko musikaren zaleentzat, 2023an ere. Zalantzarik gabe, Azkenaren magiaren sekretuetako bat publikoarekin duen konexioa da, bai ikus-entzule leialenekin, bai lehen aldiz datozenekin, bai etortzen hasten diren belaunaldi berriekin. Horregatik, pertsona horiei guztiei erraztasunak eman nahi izaten dizkiegu jaialdira etor daitezen: 14 urte eta gutxiago dituzten gazte eta haurrek doan izango dute sarrera, eta 15 urtetik 23 urtera (adin horiek sartuta) bitarteko gazteek, berriz, sarrera merkeagoa, Bono Gaztearen bitartez. Zale sutsuenek, bestalde, XX. urteurreneko pack berezia eskuratu ahal izango dute; sortaren barruan, azken 20 urteetan jaialditik igaro diren protagonisten kontakizunak biltzen dituen liburu bat, elastiko bat, poster bat eta luxuzko totebag bat aurkituko dituzue. Gainera, eguneko sarrerak salgai daude jada; hori guztia webgune hauetan: azkenarockfestival.com eta seetickets.com/es.
AZKENA ROCK FESTIVAL
Mendizabala, Gasteiz
2023ko ekainak 15, 16 eta 17
Ekainak 15, osteguna
18:00 Ateak ireki
GOD
19:05 OS MUTANTES
21:10 EL DROGAS (BARRICADA – 40º)
23:35 RANCID
RESPECT
18:15 LIHER
20:05 STEVE EARLE
22:30 LYDIA LUNCH RETROVIRUS
01:00 MONSTER MAGNET
TRASHVILLE
20:15 MIMI & THE MISERIES
22:30 THE KAISERS
01:00 NESTTER DONUTS
02:00 TURISTA BANG BANG
Ekainak 16, ostirala
ANDRE MARIA ZURIA
13:30 THE FUZILLIS
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 BONES OF MINERVA
19:15 CORDOVAS
21:40 THE PRETENDERS
00:30 INCUBUS
RESPECT
18:20 S8NT ELEKTRIC
20:25 EARTHLESS
23:15 CALEXICO
02:05 THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES
LOVE
18:00 PASADENA
19:20 MATCHBOX
20:50 THE GUAPOS
23:30 THE UNDERTONES
01:50 GWAR
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
18:30 THE CLEOPATRAS
20:00 LOS TIKI PHANTOMS
22:30 THE REVEREND PEYTON’S BIG DAMN BAND
01:00 HOLA GHOST
02:30 MEOW aka DJ NU
04:30 THE LEGENDARY SHEIKS
Rat Hole
02:00 HOLY NOTE vs. MAD COBRA
04:00 BELLE BROWN
Ekainak 17, larunbata
ANDRE MARIA ZURIA
13:30 CHUCK PROPHET & THE MISSION EXPRESS
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 EZPALAK
19:20 AMANDA SHIRES
21:30 LUCINDA WILLIAMS
00:20 IGGY POP
RESPECT
18:20 THE BEVIS FROND
20:25 ANA POPOVIC
23:00 MELVINS
01:55 ALTER BRIDGE
LOVE
18:00 BRIGADE LOCO
19:20 NAT SIMONS & CHERIE CURRIE
20:50 THE NUDE PARTY
23:15 LUCERO
01:50 JIM JONES ALL STARS
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
18:30 LOST CAT
20:00 STEEL BEANS
22:15 WILD BILLY CHILDISH & CTMF
01:00 KING SALAMI AND THE CUMBERLAND THREE
02:30 ROCK&ROLL POLICE DEPARTMENT
04:30 CARMELA MARACAS & LUPITA MAMBO
Rat Hole
02:00 NINGÚN DJ
04:00 AYUKEN DJs
Bonuak:
Bonua: 155€
Bono Gaztea (15-23 urteko gazteentzat): 100€
- urteurreneko pack berezia (bonua + liburua + elastikoa + posterra + totebaga): 175€
Eguneko sarrerak:
Osteguneko sarrera: 50€
Ostiraleko sarrera: 70€
Larunbateko sarrera: 70€
Sarrera doan 14 urtetik beherakoentzat
Kanpina
4 gau: 20 eurotik hasita
Salmenta: www.azkenarockfestival.com eta www.seetickets.com/es
#azkenarockfestival
Burning since 2002