Tami Neilson eta Danny & The Champions of the World artistek zuzenean joko dute Andre Maria Zuriaren doako programazioaren barruan 

Azkena Rock Festival jaialdiaren aurtengo edizioan ere izango dugu Andre Maria Zuriaren plazan izaten den eta tradizio bihurtu den doako kontzertuen programazioa; ARF jaialdiak musikarekiko duen pasioa partekatzeko modua izaten da programazio hori, musika hiriaren bihotz-bihotzeraino eramanez jaialdiaren bi egunetako goizetan, hau da, ekainaren 21ean eta 22an, Gasteizen. Egunero, eta jaialdiaren Mendizabalako emanaldiak hasi baino lehen, Andre Maria Zurian 13:30ean hasiko da festa, ostiralean Tami Neilson artistaren kontzertuarekin, eta larunbatean Danny and The Champions of The World taldearekin.  

Gaur egungo country estiloko artista kitzikagarrienetako bat izaki, askotan Wanda Jackson edo Patsy Cline handiekin ere parekatu izan da Tami Neilson; Andre Maria Zuriaren plazan swingaren festa eskainiko digu artista handiak, bere ahotsaren indar bereziarekin eta bere aldakaren mugimenduaren erritmora. Zeelanda Berrian jaio baina Kanadan hazitakoa, Neilsonek oso gazte ekin zion karrera artistikoari Neilson Family taldearekin, eta Jonny Cash handiaren kontzertuetan hasierako gonbidatu ere izan ziren. Zaleen eta kritikarien babesa lortu du soul, rockabilly, blues eta country estiloen nahasketa koloretsuan letra subertsiboen bitartez askotariko gaiak landuz, hala nola amatasuna, galerak edo misoginia industrian. 

Londresen 2007. urtean sortutako Danny and the Champions of the World taldeak heartland rock eta soul estiloen arteko konbinazio perfektua eskaintzen du; izan ere, Danny George Wilson taldeburua genero horiek entzuten hazi baitzen, blues edo doo loop estiloekin batera, eta horien guztien esentzia aurki daiteke bere proiektu guztietan. Eragin horiek kontuan izanik, ez da harritzekoa taldeak estudioan grabatu dituen sei albumak sustrai iparramerikarrak dituen rock zaharrari egindako omenaldia izatea, country, folk, bluegrass, gospel eta rhythm and bluesaren erritmoetan oinarritzen den rock horri egindako omenaldia. 

AZKENA ROCK FESTIVAL
2019ko ekainaren 21a eta 22a
Mendizabala. Gasteiz 

Ostirala 21 

Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 TAMI NEILSON  (Doan) 

Mendizabala
17:00 Ateak zabalduko dira 

God
17:30 MICKY & THE BUZZ
19:15 THE LIVING END
21:45 STRAY CATS
00:40 THE B-52S

Respect
18:20 SURFBORT
20:35 DEADLAND RITUAL
23:20 BLACKBERRY SMOKE
02:00 GLASSJAW

Love
18:00 GIANTE
19:15 INGLORIOUS
20:45 LUCERO
23:15 TROPICAL FUCK STORM
02:00 THE HILLBILLY MOON EXPLOSION

Trashville- Trash a go-go!
19:00 DOLLAR BILL & HIS ONE MAN BAND
21:00 THE CHEATING HEARTS
23:00 LOS DUQUES DE MONTERREY
01:00 BLIND RAGE & VIOLENCE
02:30 DJ BOP HOP
04:30 CRISTINA SANDALIA 

Trashville- Rat Hole
18:30 LUCHA EXTREMA MEXICANA
20:30 LUCHA EXTREMA MEXICANA
23:30 LUCHA EXTREMA MEXICANA
02:15 LAURA PREMINGER
04:15 DJ SEÑOR LOBO

Larunbata 22 

Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 DANNY & THE CHAMPIONS OF TH WORLD  (Doan) 

Mendizabala
17:00 Ateak zabalduko dira

God
17:30 OUTGRAVITY
19:15 TESLA
21:45 WILCO
00:35 THE CULT ‘A SONIC TEMPLE’

Respect
18:20 MT. JOY
20:35 NEKO CASE
23:20 MELVINS
02:10 PHILIP H. ANSELMO & THE ILLEGALS

Love
18:00 GARBAYO
19:15 MEAT PUPPETS
20:45 CORROSION OF CONFORMITY
23:15 MORGAN
02:10 STARCRAWLER

Trashville- Trash a Go-Go!
19:00 THE COURETTES
21:00 DEADBEATZ 
23:00 LOS TORONTOS
01:00 PUSSYCAT & THE DIRTY JOHNSONS
02:30 DEBORAH DEVOBOT
04:30 WOLF-A DJ

Trashville- Rat Hole
18:30 LUCHA EXTREMA MEXICANA
20:30 LUCHA EXTREMA MEXICANA
23:30 LUCHA EXTREMA MEXICANA
02:15 DJ ARBIS vs DJ GAUTXOS
04:15 HOLY CUERVO DJS 

Bonua: 120 €
Bonua + Kanpina: 130 € 
Eguneko sarrera: 65 €
Epeka ordaintzeko aukera
Salmentahttps://www.azkenarockfestival.com/es/tickets-festival/