2021. urteko Azkena Rock Festival jaialdian arituko dira The Offspring, Turbonegro, Los Zigarros, Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff eta Ray Collins Hot Club.

Ostiral eta larunbat honetan, 2020ko edizioa online ikusi ahal izango da eta, kontzertu esklusiboez gain, jaialdiaren historian izan diren eta orain arte inoiz eman gabeko emanaldi onenak eta elkarrizketak ere eskainiko ditu.

Gaur izan da prentsaurrekoa Gasteizen, eta Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek zortzi izen berri iragarri dituzte 2021eko ediziorako; beste kartel-buru bat, besteak beste. Duela aste batzuk, jaialdia hurrengo urtera arte atzeratuko zela iragarri zutenean, zaleen artean harrera oso ona izan zuen kartelari ahal zen heinean eusteko hitza eman zuten ARF jaialdiaren antolatzaileek, eta, hitza betez, datorren urteko programazioan honako hauek egongo direla berretsi dute gaur: Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff eta Ray Collins Hot Club. Gainera, beste hiru artista berri ere iragarri dituzte: Offspring, Turbonegro eta Los Zigarros. Horrela, bada, zortzi izen berri, guztira, lehendik iragarritako Iggy Pop, Patti Smith, Brian Wilson, Social Distortion, Suzi Quatro, L7 handiez gain; horrenbestez, ARF jaialdiaren 2021eko hitzordua handienetako bat izango dela aurreikus daiteke, bai 20. urteurrena ospatuko delako, bai hiru eguneko iraupena izango duelako, baina jaialdiaren jarraitzaileentzat berezienetako bat eta gehien gogoratuko dutenetako bat ere izango da.

Azkena Rock Festival 2021 jaialdirako sarrerak gaur jarri dira salgai, jaialdiaren webgunean: https://www.azkenarockfestival.com.

 

ARF Sofa Edition: Azkena jaialdiaren onena, sofatik.

Covid-19aren osasun-krisialdiaren ondorioz jaialdia halabeharrez atzeratu behar izan ostean, lehengo astean, Azkena Rock Festival jaialdiaren online edizio berezi bat egongo zela iragarri zuten, streaming bidez jaialdiaren webgunetik eta YouTube kanaletik.

Ostiral eta larunbatean, 20:30etik aurrera, rock’n’roll onenaren bost orduko emanaldia eskainiko da gauero, ARF jaialdiaren 19 urteko hauetan grabatu diren eta orain arte inoiz ikusi ez diren kontzertu historikoekin. Legendariotzat jotzen diren kontzertu asko izan dira jaialdiaren agertokietan, zaleek gehien eta hobekien gogoratzen dituztenen artean daude, besteak beste, Turbonegro edo The Screamin’ Cheetah Wheelies’ taldeenak, biak ere 2004ko ediziokoak, eta The Soundtrack Of Our Lives taldearena, 2009koa.  Halaber, egun horretarako bereziki grabatutako kontzertu esklusiboak ere eskainiko dira ARF Sofa Edition jaialdian. Last Tour enpresako CEO eta jaialdiko zuzendari Alfonso Santiagok parte hartu du gaurko prentsaurrekoan eta, esan duenez, Drive-By Truckers taldeko Patterson Hood eta Mike Cooley bezalako artista handiek ARFko zaleentzat esklusiban abestiak jotzearen balioa izugarria da; era berean, The Steepwater Band eta Dewolffen zuzenekoak ere aipatu ditu, izan ere, ikus-entzuleek entsegu-lokalean taldekideekin batera daudelako sentsazioa izan baitezakete, ARFrako primizian jotzen entzuten.  Jaialdia hasteko, “2001-2019 ARF onena” emanaldi berezia eskainiko da egunero: jaialdian izan diren kontzertu onenekin batera, jaialdiko bitxikeriak eta kontakizunak ere eskainiko dizkigute benetako protagonistek, hau da, artista, ikus-entzule, kazetari eta laguntzaileek. Programazioa osatzeko, “Rockanrollers” filma izango da ikusgai; Juanma Bajo Ulloa zuzendariak ARFri buruz egindako filma da eta, besteak beste, Suzi Quatro, Fu Manchu eta L7 dira partaideak.
Gaur goizeko prentsaurrekoa bideo-konferentzia bidez egin da, Gasteizen, eta bertan izan dira Ana del Val Sancho Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kiroletako diputatua, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Batzordeko zinegotzi-ordezkari Estíbaliz Canto Llorente, eta Alfonso Santiago, jaialdiaren zuzendaria. Hirurek nabarmendu dute Azkena Rock Festival jaialdiak garrantzi handia duela hiriko kultura-dinamizatzaile gisa, eta probintzia osoko turismoaren eta ekonomiaren eragile garrantzitsua ere badela.

 

ARF Sofa Edition 2020

Uztailak 19, ostirala, eta uztailak 20, larunbata

Jarraitu streaming bidez, hemen:

https://www.azkenarockfestival.com

YouTube Live

Parte hartu #AzkenaRockFestival traolarekin

 

AZKENA ROCK FESTIVAL 2021

2021eko ekainak 17,18 eta 19

IGGY POP

PATTI SMITH AND BAND

THE OFFSPRING

BRIAN WILSON ft. AL JARDINE & BLONDIE CHAPLIN

SOCIAL DISTORTION
SUZI QUATRO

L7

TURBONEGRO

FU MANCHU 30TH ANNIVERSARY

DRIVE-BY TRUCKERS

BLACK MOUNTAIN

REVEREND HORTON HEAT

SHOOTER JENNINGS

ROBYN HITCHCOCK & LOS DEL HUEVOS BAND

THE WILDHEARTS

DEWOLFF

THE STEEPWATER BAND

LOS ZIGARROS

RAY COLLINS HOT CLUB

LYSISTRATA

LIHER

THE FAITHLESS

WICKED WIZZARD

Eta beste asko…

Bonua salgai dago jada, hemen: https://www.azkenarockfestival.com

Prezioak:

3 eguneko bonua: 145€ + gastuak

3 eguneko bonua + kanpina: 160 € + gastuak

Kanpina 4 gau: 15 €