40 artista baino gehiago arituko dira 5 agertokitan, jaialdiak iraungo dituen bi egunetan, eta emanaldi gehienak esklusiboak izango dira Estatuan

Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek dena prest dute ekainaren 21ean eta 22an Gasteizen hemezortzigarren edizioa abiarazteko. Motorrak berotzeko, artisten zerrenda txundigarria aurkeztu dugu: Wilco, rock amerikarraren ikonoak, eta Stray Cats, rockabilly estiloaren legenda; The B-52s taldearen agur-bira; The Cult taldea ‘A Sonic Temple’ bere disko esanguratsuenaren 30. urteurrena ospatzen ari da; Tesla taldea aurten Espainian ikusteko aukera bakarra izango da, Espainiako azkeneko bira egin zutenetik hamar urte igaro diren honetan; Deadland Ritual superbanda, Black Sabbath, Apocalyptica edo Guns n’ Roses taldeetako musikarekin; Philip H. Anselmo & The Illegals taldeak Panteraren abestiz osatutako errepertorioa du; The Living End, azken hamarkadetako Australiako banda handienetako bat; Meat Puppets ospetsuak; Corrosion of Conformity taldea, bere disko enblematikoenaren 25. urteurrena ospatzen; aurreko talde guztiek kontzertu bakarra egingo dute, gurean; Neko Case, gaur egungo emakumezko kantautore garrantzitsuenetako bat; Tropical Fuck Storm, une hauetako sentsazio berrietako bat; eta Trashville-tik datorren rock & roll primitiboena Blind Rage & ViolenceLos Torontos edo Pussycat & The Dirty Johnsons taldeekin; eta horrela guztira 44 artista osatu arte, jaialdiaren eremuko 5 agertokietan eta hiriko beste batean, bi egunetan.

Andre Maria Zuriaren plazan hasiko da festa goizero, honako hauen doako emanaldiekin: Tami Neilson ostiralean eta Danny & The Champions of the World larunbatean; musikarekin urteroko hitzordu berezia, hiria jaialdiko giroarekin kutsatzen duena eta plaza jaialdiko ikus-entzuleen eta gasteiztarren arteko topagune bihurtuta. Mendizabalako ateak 17:00etan zabalduko dira egunero. Eremu horretan, zuzeneko musika onena entzuteko aukera izateaz gain, Wall of Deatheko motoen orroa entzungai izango dugu, berriro ere, Azkena Rock Festival jaialdian, rock basatienaren erritmoari jarraikiz, egunean lau saiorekin; eta Trashville-n muturreko borroka mexikarra berreskuratuko dugu, hau da, giltza eta akrobazien ikuskizuna, maskaradun borrokalari beldurgarrien eskutik, egunean hiru saio zirraragarri izanik. Logistikako kontuak direla eta, Trashville-ko ordutegia aldatu egin behar izan dugu.

Eskumuturrekoak jasotzea
Jaialdiko eremura sartzeko, eguneko sarreraren edo bonuaren ordez jaialdiko eskumuturrekoa jarri beharko da. Ostegunetik hasita, jaialdiko eremuan bertan jaso daiteke eskumuturrekoa, 17:00etatik 22:00etara (osteguna) eta 15:00etatik 02:00etara (ostirala eta larunbata). Hiriaren erdigunean ere izango da eskumuturrekoak eskuratzeko postu bat, Andre Maria Zuriaren plazan, doako kontzertuak izango diren tokian; ostiral eta larunbatean egongo da zabalik postua, 12:00etatik 16:00etara.

2020. urterako tiketa:
2020ko ediziorako lehen sarrerak prezio murriztuan egongo dira salgai jaialdiaren eremuan eta Andre Maria Zuriaren plazako postuan.

Rock eskola
18 urte hauetan, Azkena Rock Festival jaialdia belaunaldien arteko elkargune izan da, musikazaleek beren seme-alabak eramaten dituzten rock eskola bat, eta, errealitate horren jakitun, jaialdiak kultura-transmisio hori ahalbidetuko duten mekanismoak aktibatu ditu, jaialdiaren esperientzia familiartean gozatu ahal izateko; horretarako, jaialdirako sarbideetan familientzako aukera berezia prestatu dugu eta 14 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera. Gogorarazten dizuegu 16 urtetik beherako adingabe guztien legezko tutoreek baimena bete behar dutela, online edo txarteldegian.

Kanpina
Jaialditik gertuen dagoen ostatua, zalantzarik gabe, kanpina da, sarreratik oso metro gutxira baitago. Zerbitzu honetan, kanpatzeko ohiko lekuez gain, ‘glamping’-a ere izango da: urrutitik iritsi ostean, kanpadenda muntatuta eta ohea egina topatu nahi dutenentzat eta, aurten, berrikuntza moduan, kapsula-ostatuak ere izango dira.

Food truck-ak
Jaialdian, gustu guztietarako janaria eskaintzen duten food truck-en aukera bikaina eta zaindua egongo da egunero, barazki-jaleentzat eta zeliakoentzat ere aukerak izanik, baita azukrerik eta alkoholik gabeko edariak ere.

Aurten ere, edalontziak itzulgarriak eta berrerabilgarriak izango dira, jaialdiak jasangarritasunaren alde egiten baitu.

Aurten ere, babesle guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu. Haien laguntzarik gabe, ezin izango genituzkeen bete Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan garapenarekin eta hazkundearen lotutako helburuak.

Press kit

AZKENA ROCK FESTIVAL
2019ko ekainaren 21a eta 22a
Mendizabala. Gasteiz

Ostirala 21

God
17:30 MICKY & THE BUZZ
19:15 THE LIVING END
21:45 STRAY CATS
00:40 THE B-52S

Respect
18:20 SURFBORT
20:35 DEADLAND RITUAL
23:20 BLACKBERRY SMOKE
02:00 GLASSJAW

Love
18:00 GIANTE
19:15 INGLORIOUS
20:45 LUCERO
23:15 TROPICAL FUCK STORM
02:00 THE HILLBILLY MOON EXPLOSION

Trashville- Trash a go-go!
18:40 DOLLAR BILL & HIS ONE MAN BAND
20:10 THE CHEATING HEARTS
22:15 LOS DUQUES DE MONTERREY
01:00 BLIND RAGE & VIOLENCE
03:00 DJ BOP HOP
04:45 CRISTINA SANDALIA

Trashville- Rat Hole
18:30 MUTURREKO BORROKA MEXIKARRA
20:30 MUTURREKO BORROKA MEXIKARRA
23:30 MUTURREKO BORROKA MEXIKARRA
02:15 LAURA PREMINGER
04:15 DJ SEÑOR LOBO

Wall of Death
17:15
22:00
00:40
03:00

Larunbata 22
God
17:30 OUTGRAVITY
19:15 TESLA
21:45 WILCO
00:35 THE CULT ‘A SONIC TEMPLE’

Respect
18:20 MT. JOY
20:35 NEKO CASE
23:20 GANG OF FOUR
02:10 PHILIP H. ANSELMO & THE ILLEGALS

Love
18:00 GARBAYO
19:15 MEAT PUPPETS
20:45 CORROSION OF CONFORMITY
23:15 MORGAN
02:10 STARCRAWLER

Trashville- Trash a Go-Go!
18:40 THE COURETTES
20:10 DEADBEATZ
22:15 LOS TORONTOS
03:00 PUSSYCAT & THE DIRTY JOHNSONS
03:00 DEBORAH DEVOBOT
04:45 WOLF-A DJ

Trashville- Rat Hole
18:30 MUTURREKO BORROKA MEXIKARRA
20:30 MUTURREKO BORROKA MEXIKARRA
23:30 MUTURREKO BORROKA MEXIKARRA
02:15 DJ ARBIS vs DJ GAUTXOS
04:15 HOLY CUERVO DJS

Wall of Death
17:15
22:00
00:40
03:00

Bonua: 120€
Bonua + Kanpina: 130€
Eguneko sarrera: 65€
Salmentahttps://www.azkenarockfestival.com/es/tickets-festival/