Jaialdiaren hurrengo edizioa 2020ko ekainaren 19an eta 20an egingo da

Datorren urteko bonua salgai dago jada, gaur eta bihar prezio esklusiboan jaialdiko esparruan, eta igandean 10:00etatik aurrera online salmenta hasiko da

Jendea 2019ko Azkena Rock Festivaleko lehen egunaz gozatzen ari den bitartean, antolatzaileek 2020ko karteleko lehen bi izen handiak eman dituzte ezagutzera: Social Distortion eta Fu Manchu. 2020ko edizioa ekaineko hirugarren asteburuan egingo da, hilaren 19an eta 20n hain zuzen. Zalantzarik gabe, Social Distortion rock’n’rollaren eta punk rockaren zaleek gehien espero zuten taldeetako bat da. 2019an 40. urtemuga ospatu dute, eta hamarkada bat baino gehiago egon ondoren Estatuan jo gabe, ARF aukeratu dute itzultzeko, 2005an bertan eskainitako emankizun bikainaren ostean. Fu Manchu, berriz, rockaren izen handietako bat da, eta data esklusibo batean iritsiko da 2020ko Azkena Rockera; beste talde batzuekin batera, Kyuss edo Monster Magnet adibidez, musika estilo ikoniko eta astun bat sortu zuten basamortuan, “stoner rock” delakoa, eta haren eraginak bizirik jarraitzen du gaur egun, jarraitzaile asko eta askorekin gainera.

2020rako lehen bonuak salgai daude jada, 80€-ko prezio berezi eta esklusiboan gainera gaur eta bihar, jaialdiaren esparruan. Igandean10:00etatik aurrera online erosi ahalko dira www.azkenarockfestival.com webgunean, 90€-tan.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2020
2020ko ekainak 19 eta 20
Mendizabala. Gasteiz

SOCIAL DISTORTION
FU MANCHU

Bonua jada salgai prezio berezian, jaialdiko esparruan soilik, gaur eta bihar. 80€
Eskuragarri online igandean 10:00etatik aurrera, 90€-tan