Patti Smith, The Offspring, Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-by Truckers, Jerry Cantrel eta, guztira, 55 talde bildu ditugu Azken Rock Festival jaialdiaren edizio honetako artista-zerrendan. 

Izarren pasealekua estreinatuko du jaialdiak Gasteiz erdialdean, ibilbide bat bi hamarkada hauetan jaialdiaren eta rockaren historia markatu duten izenen tartean. 

Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuei esker hiriaren bihotzeraino iritsiko da musika ostiral eta larunbatean, Alexis Evans eta Kim Lenz artistekin.

Hasia da Azkena Rock Festival jaialdiaren atzerako kontaketa, eta ostegun honetan zabalduko ditu ateak, hiru egunez, hau da, uztailaren 16tik 18ra bitarte, luxuzko programazioa eskainita 20 urteko historia handikiro ospatzeko Gasteizen.

Artistas del Azkena Rock Festival 2022

ARF jaialdiaren garra osteguneko 18:00etan piztuko da, orduan irekiko baitira ateak. 2 urtez zain egon ostean, jaialdi mitikoaren agertokiak musikaz beteko dira berriro ere eta, hasteko, honako hauek izango ditugu Mendizabalan, besteak beste: Kaliforniako punk-rockaren beteranoak diren eta genero hori masa-fenomeno bihurtu zuten The Offspring; Fu Manchu mitikoen gitarra astunak; jai-giro ezin hobea sortuko duen The Toy Dolls; Estatuko rockaren estandarte Morgan; countryaren ahots berri eta txalotua, Morgan Wade; eta Los Tonys taldeko Micky, baina oraingoan Los Colosos del Ritmo taldearekin batera abiarazi duen proiektu berrian.

Ostiralean, berriz, rock n’ rollaren izen esanguratsu ugari izango ditugu, hala nola 40 urtetik gorako ibilbidea ospatzen ari diren Social Distortion; Greg Dulli buru duen The Afghan Whigs; 2005ean eskaini ziguten kontzertu gogoangarriaren ostean berriro ere Mendizabalara datoz Drive-By Truckers; Alice In Chains taldeko sortzaile eta lider Jerry Cantrell, bakarkako proiektuarekin; edo Ilegales mitikoak. Azken horiek ere urteurrena ospatzen ari dira, eta ARF jaialdian ospatu nahi izan dute. Eta horiekin guztiekin batera, ziurrenik Gasteizko talderik ezagunena ere arituko da: Soziedad Alkoholika.

Larunbat gauean rockaren hiru dama handi izango dira protagonista, argi gera dadin rock musikak eta musika horren soinuek ez dutela adinik. Hirurak hirurogeita hamar urtetik gorakoak emakumeak dira, eta jo ta su jarraitzen dute hirurek; aurten, gainera, jardunaldi berean bat egingo dute denek, etorkizunerako geratuko den gau batean: Emmylou Harris countryaren kondaira; Suzi Quatro edo rockean arraila ireki zuen emakumea, eta gure aparteko amabitxi eta punkaren ikono eztabaidaezin den Patti Smith

ARF jaialdiaren bereizgarrietako bat da zerrendaburu bikainak ekartzeaz gain, artista sorta ederra biltzen duela kartelean: Adia Victoria, edizio honetako altxorretako bat, zalantzarik gabe; Dirty Honeyren rock aingerutarra, Hiss Golden Messenger taldearen folk-rock sofistikatua edo Ryley Walker aparta.

Azkena Rock Festival 2022 kartela

Trashville, Azkena Rock Festival jaialdiko agertoki zitala

Galdu ezinezkoa da, halaber, Trashville karpako programazioa; rockaren alderdi zitalena azaleratzen den tokia, agertokiaren eta publikoaren arteko arrakala gainditu eta proposamen basatienez gozatzeko, surf, garage, psychobilly eta askoz ere kutsu gehiagorekin.

Mundu osoan The Cramps taldeari egin zaion omenaldirik onena, Teenage Werevolves taldearekin,  La Perra Blancoren gitarra basatia,  Klingonz psychobillyaren kondaira, Oh!Gunquit londrestarren estilo-nahasketa karismatikoa, edo Tiburonaren punk lotsagabea. Gainera, «Donde ni el diablo se queda. 

Recorriendo el Sur con los Drive-By Truckers» liburuaren aurkezpena ere egingo dugu; taldeko kideak bertan izango dira eta, aurkezpenaren ondoren, liburuak sinatuko dituzte. 

Trashville 2022 kartela

XX. urteurreneko aparteko jarduerak

Urteurren honetan zuzeneko musika baino askoz ere gauza gehiago izango ditugu.

Mendizabalara ekarriko dugu, berriro ere, motoen, akrobazien eta zuzeneko musikaren Wall of Death ikuskizun zirraragarria. 

Gainera, aurtengo berrikuntza moduan, autotxokeak, ekintza rock n`rollaren erritmoan bizi nahi dutenentzat. 

 

Virgen Blanca, ARFk hiria hartu du

Tradizioari jarraikiz, ezin genituen alde batera utzi ostiral eta larunbat goizean Andre Maria Zuriaren plazan antolatzen ditugun doako kontzertuak. 

Aurtengo edizio honetan, Alexis Evans soularen promesa zuri berria eta Kim Lenz rockabillyaren musa ekarriko ditugu, gauean Mendizabalan gertatuko denaren atariko eta, era berean, jaialdiaren eta Arabako hiriburuaren arteko topagune klasiko.

 

Virgen Blanca, ARF 2022

XX. urteurrenaz gozatzeko jakin beharrekoak

Cashless

Jaialdiaren eremu barruan, ordainketa guzti-guztiak, bai janaria eta edaria, bai merchandisinga eta atrakzioak, cashless sistema elektronikoaren bitartez egingo dira; eremura sartzeko eskumuturrekoetan txertatuta egongo da sistema hori.

Pertsona bakoitzak bere cashless kontuarekin lotu ahal izango du bere sarrera, esteka honen bitartez, baldin eta online kargatu nahi badu; bestela, dirutan edo txartelaren bitartez kargatu ahal izango du eremuan egongo diren kargatzeko puntu fisikoetan.

Kargatzeko edozein puntutan eta kobratzeko gailuetan kontsultatu ahal izango duzu zenbateko saldoa duzun.

Soberako zenbatekoa automatikoki itzuliko da online egindako kargatzeen kasuan. Puntu fisikoetan kargatu baldin baduzu, eremuan bertan eskatu ahal izango duzu itzulketa edo, bestela, ekainaren 22tik uztailaren 1eko 23:59ak arte, jaialdiaren webgunean; kasu horretan, transferentziaren kostua 1,5€ izango da, eta ezinbestekoa izango da eskumuturrekoa gordeta izatea.

Cashless ARF 2022

Adingabeen sarrera

20 urte bete ditugu, eta jende ugarik egin du bide horretan aurrera jaialdiarekin batera; publiko hori ere heldutasunera iritsi da eta harrotasunez transmititzen ditu “azkenazaleen ondarea eta tradizioa”, seme-alabak rock-eskola honetara, ARF jaialdira ekarrita. Beraz, gazteenei ere egingo diegu ongietorri berezia jaialdian, eta 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute.

Kanpina & Glampinga

Hiriburuko eta inguruko herrietako hoteletan aspaldian bete ziren gela guztiak, baina bada aukera oraindik jaialdiaren eremutik minutu gutxira lo egiteko; kanpinaren edo glampingaren artean hautatu daiteke, jaialdiak kanpin-denda muntatuta eta ohea egina eskaintzen baitizkizu.

Edalontzi berrerabilgarriak

Ohikoa den moduan, edalontziak berrerabilgarriak eta itzulgarriak dira, jaialdiak jasangarritasunaren alde egiten duen apustuari eutsita.

 

Azkena Rock Festival jaialdiak badu Izarren pasealekua Gasteizen

Gaur, gainera, Izarren pasealekua inauguratuko dugu; jaialdiak hiriari egin nahi izan dion beste keinu bat da pasealeku hori, jaialdiaren parte den aldetik. Bi hamarkada hauetan jaialdiaren historia markatu duten talde garrantzitsuenei omenaldia egiten diegu pasealekuan, zalantzarik gabe, nazioarteko eta estatuko rockaren historian ezinbesteko izenak direlako; horien artean daude, besteak beste, kondairatzat hartzen diren Bob Dylan, Patti Smith, Kiss, Iggy & The Stooges, Alice Cooper, Ozzy Osbourne, Sex Pistols, Joan Jett, Deep Purple edo Blondie; edo punta-puntako talde garaikideak, hala nola Chris Isaak, Slash, Pearl Jam, Queens of the Stone Age; edo estatuko ikonoak: Loquillo, Soziedad Alkoholika, Los Enemigos edo Morgan.

75 izarrez osatutako pasealekua da, Posta kalean barrena doana Foru plazatik Andre Maria Zuriaren plaza kuttunera. Bertara hurbiltzen direnek artista horietako bakoitzari buruz orain arte ezagutarazi ez den bitxikeriaren bat edo jaialdian egon zireneko anekdotaren bat ezagutzeko aukera ere izango dute, izar bakoitzak duen QR kodearen bitartez.

Ekainaren 12an, asteartea, eguerdian zabalduko da pasealekua, eta igande gaueko 12ak arte bisitatu ahal izango da.

Aurten ere, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak, emandako laguntzarengatik. Haien parte-hartzerik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.

AZKENA ROCK FESTIVAL
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz
2022ko ekainak 16, 17 eta 18Ekainak 16, osteguna18:00 Ateak irekiGOD
18:15 DIRTY HONEY
20:05 HISS GOLDEN MESSENGER
22:25 THE OFFSPRING
00:55 THE TOY DOLLS

RESPECT
19:10 MORGAN WADE
21:10 MORGAN
23:40 FU MANCHU

TRASHVILLE
21:00 LORD DIABOLIK
23:00 MICKY Y LOS COLOSOS DEL RITMO
00:30 TEENAGE WEREWOLVES
02:00 ENEIDA FEVER!

Ekainak 17, ostirala

Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 ALEXIS EVANS

17:00 Ateak ireki

GOD
17:30 THE FAITHLESS
19:15 JERRY CANTRELL
21:50 AFGHAN WHIGS
00:40 SOCIAL DISTORTION

RESPECT
18:20 SURFBORT
20:30 DRIVE-BY TRUCKERS
23:15 SOZIEDAD ALKOHOLIKA
02:05 LIFE OF AGONY

LOVE
18:00 NUKORE
19:15 ADIA VICTORIA
20:45 MAD SIN
22:15 DELIRIUM TREMENS
01:50 ILEGALES

TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
18:45 LOVESICK DUO
21:15 NEGRA CUCARACHA TERRORFOLK
23:15 LA PERRA BLANCO
01:00 KILINGONZ
03:10 RUNAWAY LOVERS DJS
04:55 TITO RAMONE

Rat Hole
02:15 WENDY PELAYO
04:15 ALEX DBDB

Ekainak 18, larunbata

Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 KIM LENZ

17:00 Ateak ireki

GOD
17:30 WICKED WIZZARD
19:15 ISRAEL NASH
21:35 PATTI SMITH
00:25 SUZI QUATRO RESPECT
18:20 DEWOLFF
20:20 EMMYLOU HARRIS
23:10 BLACK MOUNTAIN
01:45 MICHAEL MONROE

LOVE
18:00 JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK
19:30 VULK
20:50 RYLEY WALKER
23:00 ROBYN HITHCOCK Y LOS DEL HUEVOS BAND
01:00 DANIEL ROMANO’S OUTFIT

TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
19:00 TIBURONA
21:45 MESSER CHUPS
00:00 OH! GUNQUIT
02:00 SUICIDE GENERATION
03:15 ESTRELLA ELECTRÓNICA
04:55 ZOMBIERELLA

Rat Hole
02:15 ADRIÁN VS. SANTO
04:15 CHERIES DJs

Bonua: 145€
Bonua + kanpina: 160€
Kanpina 4 gau: 15€
Eguneko sarrera: osteguna: 45€ eta ostirala eta larunbata: 65€
Salmenta: www.azkenarockfestival.com y www.seetickets.com/es