Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

Wilco

1994an sortua Uncle Tupela banandu ondoren, Jeff Tweedyrenak beren karreraren hasieran amerikar talde aurreratua ziren, baina lehenengo disko-pokerrarekin mende berriko rock alternatiboaren erreferente bihurtu ziren. Soinu arloko arriskuak hartu eta joeretatik urrunduz, Yankee Hotel Foxtrot historiako diskorik onenetakoa izatea lortu zuten (Q aldizkariaren arabera) eta ondorengoarekin, A Ghost Is Born, beren musika munduko aurrerapenean gailurrera iritsi eta bi Grammy lortu zituzten. Tweedy da Amerikako musikaririk gurtuenetako bat eta Wilco koherentzia artistikoaren parerik gabeko adibidea. Wilco Vitoria-Gasteizen izango da 2019an Estatu osoan emango duen kontzertu bakarrean.