Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

THE WILDHEARTS

The Wildhearts lotsagabeak sasoi betean itzuli dira, berriz, agertoki gainera, Ginger taldeburuaren osasun-arazoak gainditu ostean eta taldea eratu zenetik hogeita hamar urte igaro direla ospatzeko asmoz. Kultuko banda honen azken lan txundigarria ‘Renaissance Men’, maiatzean kaleratu zen, eta Azkena Rock jaialdiko kontzertuan disko hori aurkezteaz gain, hard-rock estiloan oinarritutako punk erritmoak eta pop melodiak uztartzen dituen ibilbide paregabeko abesti sailkaezinak ere joko dituzte, Estatuan egingo duten emanaldi bakarrean.