Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

The Steepwater Band

90eko hamarkadaren amaieran Chicagon sortutako rock blues laukotea berriro dator Gasteizera, 2005. urtean ere gure artean izan ostean; oraingoan, musika beren bizitzako benetako filosofia dela erakutsiko digute, berriro ere. Abesti handien katalogo amaigabea dute, arimaz eta bihotzez betetako abestiak, guztiak ere; taldearen sorkuntza-lanetan, besteak beste, The Allman Brothers Band, Free edo Cream taldeen eragina hautematen da, betiere euren kutsua emanez bluesa, hegoaldeko rocka, boogie-a eta psikodelia adiktiboena uztartuta.