Azkena Rock Festival 2021

16, 17 & 18.06.2022 Vitoria~Gasteiz

XX ANIVERSARIO

BURNING SINCE 2002

Artistak

Azkena Rock Festival The Offspring

THE OFFSPRING

Bad Religion, NOFX edo Rancid taldeekin batera, The Offspring taldeak lorpen handia egin zuen: punk-ak mundu osoan barrena milioika jarraitzaile izatea lortu zuen 80ko hamarkadaren amaieran eta, batez ere, 90eko hamarkada osoan, undergroundetik aterarazi ondoren. 1994. urtean, “Smash” diskoari esker, mundu osoan ezagun bihurtu ziren eta, harrezkero, taldearen mitoa etengabe hazi da, lehengo apirilean azken lana argitaratu zuten arte: Let The Bad Times Roll. Hurrengo Azkena Rock Festival jaialdira etortzen direnean, diskoaren izenburuak dioena egingo dugu zehatz-mehatz: sasoi ilunak igaro daitezela behingoz.