Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

MELVINS

Grungearen aitabitxi bihurtuak ia nahigabe eta musikari nekaezinak (aipamen berezia Buzz Osborne frontmanari), Montessanoko (Washington) taldea 1983az geroztik etengabe dabil punk, sludge metal eta zarata askoz betetako proposamena hedatzen. Black Flag eta Black Sabbathen eragina dute eta orain arte estudioan egin dituzten ia hogeita hamar diskotan (2018an kaleratu zuten azkena, ‘Pinkus Abortion Technician’) hainbat eragin nabari dira. Garai bateko arrakastetan eroso geratu ordez, Gasteizera datoz 30 urte geroago ere forma betean daudela eta garai batean Kurt Cobain eta musikaren historiako beste hainbat inspiratu zituzten mutiko haiek lehen adinako gogoz jarraitzen dutela erakusteko.