Azkena Rock Festival 2021

17/18/19 EKAINA 2021

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

The Fly and his One Man Garbage

Japoniatik Trashville karparaino etorriko da Asiako kontinenteko birusik infekziosoena, hau da, agertoki baten gainean ikus daitekeen orkestra-gizon xelebreenak transmititzen duena; edo, agian, orkestra-eulia esan beharko genioke… Instrumentu ugariren jotzaile trebe izaki, Tatsumi Kaneko-k irudimenetik asko duen blues-trash-a egiten du, sormenaz gainezka riff ezinezkoekin eta, bien bitartean, oinekin ezinezko erritmoari jarraitzeaz gain, euli-buruarekin egiten dituen burrunbekin gu zeharo hipnotizatzea lortuko du. Nekez ahazteko moduko ikuskizuna.