Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

The Faithless

The Faithless laukoak metal eta hard rock estiloko musika egiten du; Gasteizen sortu zen 2015. urtean, eta aurreko biretan Penintsula osoan barrena ibili ostean, Azkena Rock Festival jaialdiaren hurrengo edizioan etxean jokatuko du. Taldekide guztiak Gasteizko beste musika-talde ezagun batzuetatik datoz (13 Left to Die, Stone Keys, UTM, Rock Dam, Avalon, Killing Valerie23…) eta taldea osatu zutenetik, bi disko argitaratu dituzte: ‘To The End…’ eta ‘Fighting The Shadows’; bigarren diskoa lehenengoa baino bortitzagoa da, eta eragin eta erregistro mota ugari sumatzen zaizkie, trash zati peto-petoak, balada akustikoak eta kutsu rockeroagoko abestiren bat ere tartean.