Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

The Courettes

Bikote batzuk zurrunbiloen parekoak izaten dira eta horietako bat The Courettes da. Brasil eta Danimarkatik datoz, baina beren garage rockak ez du mugarik. Beren bigarren lana argitaratu dute duela gutxi, ‘We Are The Courettes!’; dinamita hutsa den disko honetan erritmo harrigarriak eta Phil Spectorren 60s girl-groups erako popa nahastu dituzte, fuzzaren soinuen hormatik igarota.