Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

THE B-52s

Ez daukazu gehiegi begiratu beharrik The B-52s taldearen dimentsio anitzeko eragina ikusi edo entzuteko…

“Dance This Mess Around,” “Love Shack,” eta “Rock Lobster” bezalakoak entzuten diren bitartean, taldeak musika alternatiboa, moda eta kultura lau hamarkada baino gehiagoz lotu ditu. Mundu osoan 20 milioi album baino gehiago saldu eta GRAMMY® sarietarako izendatutako laukoteak —Fred Schneider [ahotsa, pianola], Kate Pierson [ahotsa, teklatua], Cindy Wilson [ahotsa, perkusioa], and Keith Strickland [gitarra, bateria, teklak, programazioa]— berrikuntza eta inspirazioa ekarri ditu 1976az geroztik.

John Lennonek berak ere beren jarraitzailea zela aitortu zuen Rolling Stone aldizkarian eta Washington Post egunkarian eta hau idatzi zuen, “Duela 40 urte ‘Rock Lobster’ lanarekin abiatu zen B-52s taldearen ibilbidea eta – John Lennonena berpiztu zen. Baina ez da miresmena agertu dien bakarra izan, Madonnak, James Murphyk, Michael Stipek, Dave Grohlek eta beste hainbatek ere beren miresmen hori erakutsi baitiete urteetan zehar. Horren adibide dira, esaterako, Panic! At The Disco, Blood Orange, The Offspring, Pitbull, Roger Sanchez eta DJ Shadow-k taldearen diskografiako klasikoekin egin dituzten probak. Seth MacFarlane-en Family Guy, The Simpsons, eta beraien bertsio gehiago ere bai; Sugarland-ek, aldiz, beraiekin bat egin zuen CMT Awards sarietan “Love Shack” interpretatzeko. Erabat modan egon baino askoz lehenago soineko laburrak eramateagatik ezaguna, Yahoo!ren arabera Pierson “Jatorrizko Katy Perry” da, eta ez litzateke gehiegizkoa esatea “Beehive” delako orrazkera -Pierson eta Wilson aitzindari izan ziren orrazkera horrekin- Nicki Minaj eta beste estilo modernoko ikonoek kalkatu dutela.   Musika-kritikari ugarik goraipatu dute Schneider eta rockaren munduko ahotsik nabarmenena duela esan dute.

2017an Salon aldizkariak adierazi zuen talde hau zela “seguru asko Amerikak inoiz eman digun talderik subertsiboena” eta ezin egia handiagoa izan. Milioika kontzertu-zalerekin bat etorriz, Pitchfork-ek aldarrikatu zuen, “Hasiera-hasieratik B-52s taldeak zuzeneko harrigarriak eskaini ditu,” eta gehitu zuen, “proto-Riot Grrrl intentsitatea bere egin zuen bere garaia baino hamarkada bat lehenago, Wilsonek abesten duenean, bere bizia jokoan dagoela dirudi.” Rolling Stonek dio Piersonen ahotsa “Aparta” dela “gozamenez betetako gozokia.”

40.urtemuga ospatzeko, Ipar Amerikan bira bat egin dute Culture Clubekin batera, herrialde osoan zehar. Kide aktiboa izan arren, Keithek etxean musika konposatzen jarraitzen du eta Fred, Cindy eta Kate emanaldietan aritzen dira. Ospakizunekin jarraituz, Da Capo Press izango da taldearen lehenengo historia ofiziala argitaratuko duena. Bien bitartean. The B-52s taldeak bat egin du Fred Armisen ekoizle exekutiboarekin eta Craig Johnson zuzendariarekin [Skelton Twins, Wilson, Alex Strangelove] taldeari buruzko baimendutako film dokumental bat egiteko.

Dokumental hori eta lehenengo liburu ofiziala prestatzen ari diren bitartean, The B-52s taldeak inolako zalantzarik gabe darrai, etorkizuneko belaunaldiak inspiratuz eta eraginez.