Azkena Rock Festival 2021

17/18/19 EKAINA 2021

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

THE ADICTS

70eko hamarkadaren amaieran sortu eta handik gutxira, The Adicts izena indar handia hartzen hasi zen Ingalaterrako punk munduan. Letra ironikoz betetako abesti amorratuak, ‘Laranja mekanikoa’ filmean inspiratutako irudi ikonikoa, eta basati eta aurreikusezin izateko ospea hartu zuten zuzenekoak; faktore horiei esker, gaur egungo punk musikan oraindik ere suma daitekeen mugimenduko erreferentziako taldeetako bat bihurtu ziren. 40 urtetik gorako ibilbidean arrakasta ugari eta zailtasun ugari ere gainditu ostean, The Adicts taldeak Azkena Rock jaialdiko agertokira betiko indarrarekin eta betiko errebeldiarekin igoko direla hitz eman du, sasoi betean daudela argi uzteko asmoz.