Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

Tesla

Sacramentutik dator Tesla ARFra, hauek ere data esklusiboan eta Espainiako azken biratik hamar urtera; disko berria aurkeztuko dute, datorren urteko udaberrian kaleratuko dutena. Hard rockaren ikonoak 80ko hamarkadaz geroztik, Jeff Keith karismatikoa buru duen taldeak gitarra indartsuz betetako showa eskainiko du. Bere lorpenen artean daude, AEBetan lortutako hainbat platinozko disko eta ‘Modern Day Cowboy’, ‘Love Song’ eta ‘What You Give’ bezalako gai handiak.