Azkena Rock Festival 2021

17/18/19 EKAINA 2021

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

TAHURES ZURDOS

2004. urtean, 17 urteko ibilbideari agur esan zion Tahúres Zurdos taldeak. Agur, edo gero arte, zeren abuztuan agertokietara itzuli baitziren, berriro ere, nafarrak, arrazoi on batengatik: ongintzako kontzertu bat egin zuten. Entseguetan eta kontzertuan sortutako magia dela eta, Aurora Beltrán karismatikoaren taldea bueltan da 14 urteko isilaldiaren ostean. Zaleek gure musikaren historiako klasikoez gozatzeko aukera izango dute Azkena Rock jaialdiaren hurrengo edizioan, eta gonbidatu bereziren bat ere ekarriko dute; azken batean, galdu ezinezko hitzordua izango da, rock talde desberdin eta paregabearen errepertorioa berriro entzun ahal izateko.