Azkena Rock Festival 2021

16, 17 & 18.06.2022 Vitoria~Gasteiz

XX ANIVERSARIO

BURNING SINCE 2002

Artistak

Azkena Rock Festival Suzi Quatro

SUZI QUATRO

Aitzindari peto-petoa, larruzko arropak soinean jantzi eta front woman rola hartu zuen lehen emakumea izan zen hirurogeita hamarreko hamarkadan, eta erreferente bihurtu zen bere atzetik zetozen emakumeentzat, hala nola Joan Jett (Suzi Quatro bere mentore izan zela dio), Patti Smith, Debbie Harry, Donita Sparks edo Chrissie Hynde. Hamalau urte zituela ikasi zuen bere Fender Precision baxua jotzen, eta Michigan bere sorterrian The Pleasure Seekers taldeko kide izan ostean, Ingalaterrara joan zen bakarkako ibilbideari ekiteko Mickie Most ekoizlearen –RAK Records sortu zuen– ondoan; orduan, bere herriko glam-aren goraldian sartu eta protagonista nagusietako bat izatera ere iritsi zen. Mendizabalan bere arrakasta handiak gogoratuko ditu: “Can the can”, “48 Crash” edo “Stumblin’in’ Suzy”, besteak beste, eta ziur protagonista izango dela egun horretan ere.