Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

SURFBORT

Brooklyngo laukotea inor epel ez uztera dator Gasteizera. 1980ko hamarkadako punk amerikarraren eragin handia du eta zuzeneko basatiak eskaintzen ditu; beren abestietan maitasunaz hitz egiten dute, adiskidetasunaz, sexualitateaz eta buruko osasunaz, baina politika globala edo sare sozialen erabilera ere kritikatzen dituzte. Julian Casablancasek begia bota zien Cult Records zigilurako eta zigilu horrekin editatu dute beren lehenengo diskoa, ‘Friendship Music’, hau da, bizi dugun garai ero honi eman dien erantzuna. Wolf Alice edo The Black Lipsen hasierako talde gonbidatua, Surfbort jada izan da Coachella jaialdian eta une honetan proiekziorik handiena duen taldeetako bat da, etorkizunik handiena duenetako bat izateaz gain.