Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

SOCIAL DISTORTION

Berrogei urte bete eta hamarkada bat Estatura etorri gabe igaro ondoren, Social Distortion gurekin izango da 2020an. Rock’n’roll eta punk rock kaliforniarraren zaleek gehien espero zuten taldeetako bat da, zalantzarik gabe. Mike Ness karismatikoa buru duela, bere ahots bereziarekin, Orange County-ko taldeak inork ez bezala jakin du punka, bluesa, countrya eta rockabillya uztartzen, eta funtsezko taldea izan zen Kaliforniako punk-rockaren jaiotzan, laurogeiko hamarkadaren hasieran. Estilo aldaezin eta irmoa dute, urteetan zehar aldatu ez dena estiloak eta modak gorabehera, eta denon memorian eta musikaren historian album enblematikoak utzi dituzte opari, hala nola ‘Prison Bound’, ‘Somewhere Between Heaven And Hell’ edo ‘White Light, White Heat, White Trash’.

Kaliforniarrak Gasteizera itzuliko dira 2020an, non jada eskaini zuten ikuskizun bikain bat 2005eko Azkena Rock Festivalen. Haien emankizunean ez dira falta izango taldearen abesti ezagunenak eta belaunaldi guztietako rock’n’rollaren maitaleek gogokoen dituztenak, hala nola ‘Don’t Drag Me Down’, ‘Ball And Chain’, ‘I Was Wrong’ edo ‘Reach From The Sky’. Jada esan dezakegu, ausarkeriatan erori gabe, emankizun ahaztezina izango dela hainbat urtez zain egon diren guztientzat.