Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

SHOOTER JENNINGS

Country eta folk-rock estiloen heroi berri honek txiki-txikitatik ikasi zuen biretako autobusak zer diren, country estiloan legenda den Waylon Jennings-en eta Jessi Colter-en seme izaki, gurasoekin batera joaten baitzen mundu osoko biretara. Txikitatik musikaz inguratuta bizitzearen ondorioz, pianoa, gitarra eta bateria oso ondo jotzen ditu, eta hainbat urtez Stargunn taldeko kide izan ostean, bakarkako bideari ekin zion; hamar disko kaleratu ditu, baita beste horrenbeste EP ere, eta horiek guztiak eskainiko dizkigu Gasteizen, azken bisitalditik bost urte igaro diren honetan.