Azkena Rock Festival 2021

17/18/19 EKAINA 2021

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

Robyn Hitchcock & Los Del Huevos Band

Ingalaterrako abeslari, konpositore eta interprete adintsuen podiumean aurkituko dugu rockaren legenda hau, legenda bizia, poeta surrealista, talentu handiko gitarra-jotzailea, kultuko artista eta musikaria. Robyn Hitchcock rock alternatiboaren gurasoetako bat dela esan daiteke, eta generoan Bob Dylan-engandik gertuen dagoena da; aurreko bisitaldietan ez bezala, Azkena Rock Festival jaialdira talde osoarekin etorriko da. 1976. urtean The Soft Boys art-rock taldea sortu zuenetik, Robyn-ek hogei album baino gehiago grabatu ditu, eta film baten protagonista ere izan da: Jonathan Demme-k zuzendutako ‘Storefront Hitchcock’, New Yorken grabatutako kontzertu baten filmaren protagonista. Folka eta psikodelia nihilismo ironiko britainiarrarekin nahastuta, Robyn-en hitzetan bere abestiak “entzun daitezkeen pinturak dira”.