Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

Reverend Horton Heat

Reverend Horton Heat taldea Estatu Batuetako James Heath konpositore eta abeslariaren proiektua da, eta honela deskribatzen dute beren estiloa: “Punkabilly musika, countryaz elikatuta”. Hogeita zortzi urte baino gehiagoko ibilbidea egin eta hamaika disko grabatu ostean, Texasko banda mitikoak Azkena Rock Festival jaialdiko ikus-entzule guztiak dantzan jarriko dituela hitz eman du, musika-birtuosismoaren, letra zorrotzen eta ikuskizunaren zentzu sakonaren uztarketa paregabearekin.