Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

PHILIP H. ANSELMO & THE ILLEGALS perform PANTERA

Metal komunitatearen erdia oraindik ere Pantera desagertu zelako shock egoeran dagoen honetan eta Down bere agerraldiak gero eta gutxiagotan egiten ari den honetan, Philip H. Anselmo & The Illegals taldea da hegoaldeko abeslari mitikoa agertokian ikusteko aukerarik hoberena. Duela gutxi estreinatu du ‘Choosing mental illness as a virtue’, duela bost urte taldea eratu zuenetik argitaratu duen bigarren diskoa eta oraingo honetan Espainian eskainiko duen show esklusibo batekin dator Phil Anselme Gasteizera, show oso bereziarekin. Azkena Rock Festivalean Panterako gai klasikoak besterik ez ditu eskainiko taldeak; Pantera taldearekin iritsi baitzen Anselmo metalaren inguruko nazioarteko pertsonarik eraginkorrenetakoa izatera duela ia 30 urte.