Azkena Rock Festival 2021

17/18/19 EKAINA 2021

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

Patti Smith and Band

Hirurogeita hamar urte baino gehiago izanik, Patti Smith XX. mendeko bigarren erdiko rockaren historian emakumezko garrantzitsuenetako bat da oraindik ere. Musikaren alderdiari politikaren eta ingurumenaren arloko aktibistaren eta olerkariaren alderdiak estu-estu lotzen zaizkiola, 1975. urtean punk estiloaren loraldian argitaratutako ‘Horses’ bere lehen albumetik hasita, mundu osoan barrena barreiatu izan du bere jarrera zintzoa, konbentzionalismoetatik urruntzen dena. Geroagoko belaunaldi guztien erreferentzia bihurtu zelarik, “punkaren amabitxia” Azkena Rock Festival jaialdian izango dugu eta eztarria urratu arte harekin batera abesteko aukera izango dugu, estudioan grabatutako hamaika diskoetako abestiak gogoratuz, askatasunaren eta aldarrikapenen mugarik gabeko baliatze batean.