Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

¡OH! GUNQUIT

Londres izanik abiapuntu, 5 musikari hauek surf-punk estiloko talde basatia osatzen dute, sci-fi kulturaren zaleentzat. Tina (ahotsa) eta Simon (gitarra) bizilagun bihurtu ziren eta gauak hirian barrena toki beretan dantzan igaro ostean, taldea osatu zuten, Garage, Surf-Punk eta Rockabilly estiloen arteko nahasketa bibrantea eginez. Gaur egun, taldekideak Italiakoak, Estatu Batuetakoak, Kolonbiakoak, Espainiakoak eta Erresuma Batukoak dira. Beren kontzertuak esperientzia errepikaezina eta sutsua direla diote, B serieko filmetako soinu-banden, errepideko bidaia luzeen eta trash-aren erritmoan bizitako abentura zoroenen zale oro limurtzeko modukoak.