Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

NEKO CASE

Bost urtez The New Pornographers lanean buru-belarri murgilduta ibili ondoren, Neko Casek iaz argitaratu zuen ‘Hell-On’ lana, bakarka egin duen zortzigarrena. Lan honetan ere argi utzi du bere sormenak berdin dirauela eta axola duten gauzez hitz egiteko erabiltzen duela musika oraindik ere: bere lirika beti bezain zorrotza da eta oraingo honetan ingurumen-kontzientziazioaren gaiak landu ditu edo emakume izate hutsagatik aurre egin beharreko egoerak salatu ditu. Neko Case ohiko country eta folk artista dela esatea gauzak gehiegi soiltzea litzateke. Azkena Rock Festivalera dator bere presentzia eta nortasun paregabearekin denok txunditzeko asmoz.