Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

MT. JOY

Duela lau urte ia inork ez zuen ezagutzen talde gazte hau; izatez Filadelfiakoa, Los Angelesen du egoitza. Taldeak bere debut homonimoan islatzen du indie rocka erabiliz ametsak ezustean egia bihurtzen diren unea. Mt. Joy ezustean sortu baitzen Matt Quinnek (ahotsa eta gitarra) eta Sam Cooperrek (gitarra) berriro topo egin zutenetan, bigarren hezkuntzan elkarrekin ibili ondoren. Topaketa honen emaitza ederra da, jarraian zer gertatuko den ez jakitearen emozioa berekin baitu. Beren abestietan islatzen dira larritasun eta beldur horiek guztiak, baina maitasunaz eta gizarteaz ere mintzo dira zintzotasunez; hunkitu egin zaitzakete.